“Plaza – Xopolo”

"PLAZA ETA XOPOLO" auzo batzordeak

2014ko azaroaren 7an, ostiralarekin, 50 pertsona baino gehiagok parte hartu dute "Plaza-Xopolo" auzo batzordeko lehen bilkuran.

Bilkuraren lehen partean, hautetsiak eta herritarrak, agintaldi hastapen honetan "Plaza eta Xopolo" auzoko proiektu orokorren eta berezien inguruan mintzatu dira.

Ondotik, Agenda 21 eta auzo batzordea tresnak aurkeztu dira. Aurkezpenaren ondotik, 13 pertsonek izena eman dute auzo batzorde berri honen bulegoko kide izateko. Erabaki dute lehen lan bilkura azaroaren 21ean antolatzea, ostiralarekin, 19:30ean.
Bilkura horretan, presidentea, presidenteordea eta idazkaria ere hautatuko dituzte.

Bulegoarekin komunikatzeko, helbide elektroniko bat sortu dute.
Ez dudatu zure galderak edo oharrak  comite.bourg.xopolo(at)gmail.com  helbidera igortzea.





ANIMAZIOAK

  • Agorrilaren 22a, larunbata


Agorrilaren 22rako eguraldi iragarpenak "Euriak busti busti" zion baina eguzkia nagusitu da.

«Aski da zubia trebesatzea… », mahaiak, aulkiak eta oihala ezartzea, aperitifa, ziztor eta kruska patatak elkarrekin hartzeko. Ondotik, zapore eta kolore goxo eta desberdinetako entsalada freskoak:  Krimeako tomate beltzenak, horiak anana formakoak, denak "Uztaritzen eginak", tarta gazi bero-beroak ahantzi gabe, behar bezalako ardoek lagundurik.
Azkenik, desertak: euskal bixkotx zinez goxoak, intxaur, baratzeko sagar tarta ahotik ezin utzizkoak, ardi gasna ahantzi gabe. Eta kafea, "termo" ontzian, beroki egona. Ondotik ...

Siestarik ez, bistan dena. Kantatu dugu. Abesbatza, gogotik, lelo biziek eramanik, Peio eta Beñaten gitarren soinuaren gainetik ibili dira. Ahantzi gabe "banbino, banbino" hitz famatuak nola kantatu dituzten, koplak amaitu aitzin jalgiz...gitarrak kasik doinutik kanpo eramanez!

Haur guziek leku bikain hura zinez baliatu dute, heiek asmatu jokoetan aritzeko. Halaber, guraso, aitatxi-amatxi, auzoko aspaldiko biztanleak eta berriak bildu dira eta herriko historiaren zatiak ikasi eta anekdotak kontatu.

Pasatu dugun egun zoragarria argazki batzuek betiko finkatu dute. Bestalde, "Purgu-Xopolotarrek" erabaki dute heldu den udan berriz elkartzea.

Eta, ondoko urteko egitarauari gatz eta biperra emateko, kanoa lasterketa bat antolatzen bagenu Errobin?

Nostalgia pixka bat sentitzen dugu, Errobik ez duelako gehiago urtegian "kantatzen", bainatzea debekatua baita. Guk, auzo horretako haurrek, Errobin igeri egiten ikasi eta gero, urtegian pausatzen ginen. Behiak edatera jaisten ziren, platanondoak gazteak ziren. Atzo zen.

Ondoko urtea arte.....

Argazki albuma (deskargatzeko)  (3.2 MB) pdf

 

 

"Plaza - Xopolo" bulegoko bilkurak

Eguna Orena Gaia    Lekua
07/11/14 19h Assemblée générale Salle Lapurdi
21/11/14 19h30 Réunion du bureau Gaztelondoa
09/12/14 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
27/01/15 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
24/02/15 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
13/03/15 20h Assemblée générale Salle Lapurdi
28/04/15 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
09/06/15 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
15/07/15 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
22/01/16 20h Assemblée générale Gaztelondoa
05/04/16 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
17/05/16 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
28/06/16 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
06/09/16 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
25/10/16 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
14/12/16 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
25/01/17 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
15/03/17 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
31/05/17 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
26/07/17 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
11/10/17 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
06/11/17 20h Réunion du bureau Gaztelondoa
07/03/18 20h Réunion du bureau Gaztelondoa