DIRU LAGUNTZAK LABORARIENTZAT ERROBI IBARREAN

23.03.2018

MAEC (Mesures Agro-Environnemantales et Climatiques) deituak dira laborantza-ingurumen neurri hauek. Ingurumena errespetatzen duten praktikak garatzeko edo desagertzekotan direnak atxikitzeko engaiatzen diren etxaldeak sostengatzeko pentsatua da laguntza hau. NPB (edo PAC) deklarazioan sartzen diren neurrietako bat da.

Hauek dira Errobi ibaiaren eta bere ibaiadarren ondoan diren laborariei proposatuak diren neurriak :
- Mehatxatuak diren belardien kudeaketa (168,08 €/ha/urte)
- Belardien aberastasun floristikoaren atxikitzea (66,01 €/ha/urte)
- Kultibo handiak belardiak bihurtzea (304 €/ha/urte)
- Erreken bazterreko eremu zuhaiztuak mantentzea (1,01 €/ml/urte)
- Herbizidarik ez erabiltzea kultibo handietan (139,08 €/ha/urte)

Laborariak 5 urtez hautatu duen neurriaren baldintza-agiria errespetatu behar du eta honen ordainez ordainsari bat jasotzen du urtero.

MAEC neurri bat sinatu nahi edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Euskal Hirigune Elkargoko Animazio arduradunarekin harremanetan jarri (Aritz ARZAK : 05.59.93.46.46 / 06.23.35.55.61 / a.arzak@smbvn.fr).