« ELIOZ CONNECT » ZERBITZUAREN ABIATZEA.

22.03.2024

Uztaritzeko Herriko Etxeak, elkor eta entzumen urriko pertsonentzat bat-bateko interpretaritza abian ezarri du, Elioz Connect plataforma izenpean.

Zerbitzua erabiltzeko Herriko Etxeko harrerara joan behar da edo etxetik bertatik egin daiteke.

Herriko webguneko harrera orrian sartu, Elioz zerbitzuaren estekan klika egin (orriaren azpialdean) eta hizkuntza hautatu ezazu. Orduan pantaila bitarteko elkarrizketa hasi daiteke, interfaze batekin edo itzultzaile diplomadun baten laguntzarekin.

Ondotik, zerbitzua aurkezten duen bideoa aurkituko duzu : “bideoa"

Herriko Etxearekin 30 minutu baino gehiagoko elkarrizketa nahi izanez gero, hitzordua hartu beharko dugu. Orduan,  reservation(at)elioz.fr helbidean eskaera egin eta ondoko zehaztapenak eman beharko dituzu:

  • Zerbitzuaren izena
  • Hitzorduaren eguna
  • Hitzorduaren hastapenaren eta bukaeraren orduak
  • Komunikazio moldea: LSP, PPC edo textua (TTRP)
  • Hitzorduaren gaia (operadore bitartekaria hobeki prestatu dadin)