OILO EMATEKO OPERAZIOA UZTARITZE HERRIAN

06.07.2018

Testuingurua :
Uztaritzeko Herriko etxea, hondakinen prebentziorako programa baten antolakuntzan engaiatua da 2014 urteaz geroztik. Programa honen helburua : etxe-hondakinen eta gisa honetakoen ekoizpena murriztea bere lurraldean. Karia horretara, Uztaritzeko herriko etxeak oilo bikote baten adoptatzea proposatzen die nahi duten herritarrei, bazkari soberakinetatik ekoiztu hondakinen murrizteko.

Alabaina, edukiontzietan aurkitzen diren hondakin gehienak biohondakinak dira. Badu urte andana bat Errobi Herri Elkargoak eta 2018 urtetik geroz Euskal Hirigune Elkargoak, konpostagailuak ahal bezain prezio egokian  proposatzen dituela erabiltzaileei, ekoizpen murrizte horretara buruz abia daitezen.
Konpostatzeari buruzko ekintzaz gain, herriko hautetsientzat garrantzizkoa dakote, biztanleei biohondakinen murrizteko molde egoki eta jostakin bat eskaintzea, oilo banaketaren bitartez.
Oiloek, konpostagailuei konparatuz duten abantaila da, apairu hondarrak jan dezazketela, animali proteinak eta fekuladunak barne, hau ez baita alabaina konpostagailu batek eskain dezakeen zerbitzua.



Oilo adopzioarentzat hornitua den « kit »aren osaketa :
- Oilo adoptatzeko hautatuak izan diren familiei emana den kita, ondoko hauetaz osatua izanen da :
- 2 oilo
- Aholku gidaliburuxka 1, oiloak behar den bezala zaintzeko eta artatzeko
Adopzio hitzarmen 1, Herriko etxearen eta familiaren artean izenpetua izanen dena.


Operazioaren abantailadunak hautatzeko molde nagusiak:
Uztaritze lurraldeko 25 famili hautatuak izanen dira, 2018an oilo bikote baten adoptatzeko. Dosierren hautatzeko irizpide nagusiak ondoko hauek dira :
•  Herriaren lurraldeko biztanle izan
•  Oilo jabe ez izan
•  Nahiko lur ukan, oiloen harrerako (10 m2 inguru oilo bakoitz)
•  Adopzio hitzarmena izenpetu eta bere arauak zaindu.


Izen emateak 2018/07/31a arte irekiak dira, behereko eskaera txartela behar den bezala osatu ondoren, Uztaritzeko Herriko etxera igorriz.
Famili-hautagaien kopurua, urteko aitzinkontuak aitzinikusia duen oilo kopurua baino gehiagokoa balitz, familien arteko hautaketa zortetan egina izan daiteke.

Txartela  (16 KB) png (telekargatuz).