SEGURTATZE OBRAK

04.05.2018

Gazteluaren teilatuko segurtatze obrak hasiak dira. Zonbeit egunez iraunen duten obra horien bitartez, burdin batzu lekuan ezarriak izanen dira bizkar-zura ez dadin gehiago zabal.

Urgentzia handiko obra horiei esker, teilatuko ur zitoitzak saihestuko ditugu eta kanpokaldeko pareta gainak sendotuko.

Honen ondotik eginen diren obrak dira, eraikinaren barneko holtzen eta apainduren barreiatzea, pareten eta fundazioen egoera-azterketa baten egiteko.