2018KO FRANTZIAKO ITZULIA

05.07.2018

uztailaren 28an 2018ko Frantziako itzuliaren azken-aitzineko etapa Senperetik abiatu eta Uztaritzetik iraganen da Ezpeletara iristeko.

Etapa honek duen ordularien kontrako itxurarengatik ibilbide honen zirkulazioa oroei debekatzea beharrezkoa da uztailaren 28an, larunbat goizeko 9ak eta arratsaldeko 6ak artean. Jandarmeriako zerbitzuek betearaziko dute ministerio erabaki bidez deliberatu heste hau.

Ondorioz, Uztaritzeko heinean, lasterkaldi ibilbidearekin lotura egiten duten herriko bide andana bat ezin hurbilduzkoa izanen dira.
Lekuan bizi direnek ezingo dira atera edo sartu beren etxeetan (ikusi azpian den planoa).

Bide horiek dira :
-    Etxehandikobordako bidea
-    Apezarenbordako bidea
-    Birgaileneko bidea
-    Anderearenbordako bidea
-    Martienebordako bidea
-    Oihanburuko atekamotza
-    Etxehasiko bidea
-    Mindegiko bidea
-    Bolagainako karrika
-    Mokopetabordako bidea
-    Piarrespetabordako bidea


Kontuan hartuz betebehar ditugun baldintza hauek, beharrezkoa da araberan antola zaitezen, bereziki artak ukan behar badituzu.

Milesker eta barkamenak trabarentzat

Ibilbidea   (1.6 MB) png