FRANTZIAKO TOURRA 2018...

11.07.2018

Datorren uztailaren 28an, larunbata, 2018ko Frantziako Tourraren aitzin-azkeneko etapa Uztaritzetik gaindi pasatuko da Ezpeletara buruz.

Publikoa baldintza onetan hartzeko, ohiz kanpoko gertakizun horren antolakuntzaren ardura duten partaideek, beharrezkoak diren argibide guziak bildu dituzte horrentzat dedikatua den webgune batean eta Departamenduarekin garatu dutena, Garapen eta Erakargarritasun Turistikoaren Agentziari (AzDT) eginaraziz  (errepideen irekitze eta heste tenoreak, aparkaleku guneak, kanpinkarren harlekuak, tourraren karabana eta txirrindularien iragatea, animazioak… informazio horiek guziak, ingeleses, espainolez eta euskaraz itzuliak dira) :  www.infotour64.com


Lehiaketaren ibilbidean bizi diren biztanleek, abialekuan edo helmugan diren udatiarrek, beharko dituzten argibide guziak aurkituko dituzte, Biarno Pirinio eta Euskal Herriko egonaldiaren ahal bezain bat ongi antolatzeko