Gazteria, kirolak

Heziketa proiektua

Uztaritzeko Herriko Etxeak gazte-politika bat garatzen du adin guzietako haurrendako, haur ttipi eta nerabeendako, eta giro soziokultural guziendako. Haren proiektua eta ekintzak lehentasunez Uztaritzeko, Haltsuko, Jatsuko eta Larresoroko gazteendako dira.

Uztaritzeko Herriko Etxeak burasoen eta eskolaren heziketaren osagarri izan nahi du eta aisialdi eta oporraldiak baliatu nahi ditu haurrak beren garapenean laguntzeko, beren burua eta inguruko mundua ezagutarazteko.

Ideia da 3-25 urteko gazte guziendako leku batzuen eskaintzea, bai eta publiko desberdinei egokituak diren jarduera eta animazioak ere, urte guzian, beren jeinuak ezagut ditzaten eta beren bizi ingurumenean lora daitezen.

Proiektu horren xedeak hauek dira:
 - haur bakoitza bere nortasunaren eraikitzen laguntzea bere burua errespetatzen ikas dezan,
 - denei bestearen errespetua eta tolerantzia irakastea, eta desberdintasunen eta bakoitzaren sinesteen onarraraztea.
 - haurrak eta gazteak heldu arduratsu bilakatzen laguntzea eta herritar baloreen errespetaraztea.
 
Horretarako, Uztaritzeko Herriko Etxeak 4 ardatz nagusi garatu nahi izan ditu eramaten dituen ekintzetan:
 - Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroa (asteazkenetan eta eskolako oporretan): 3-11 urteko haurrendako harrera eta animazioa;
 - Eskolaldi inguruko harrera: Uztaritzeko lehen mailako eskoletako haurrendako harrera eta animazioa;
 - Gazte gunea: 12-17 urteko gazteendako harrera eta animazioa;
 - Gazte informazio gunea: 16-25 urteko gazteendako harrera eta informazioa.
 
Ahal bezainbat, egitura guzien artean zubiak sortu beharko dira gazteak heziketa eskaintza guziez balia daitezen, eta jarduera batetik bestera edo eragile batetik bestera pasa daitezen zailtasun handirik gabe.

Heziketa helburuak

Norbanakoaren nortasuna garatzea:

Bakoitza ez daiteke handi eta lora bere burua ezagutuz baizik, besteengana eta munduan barna joateko gisan.
Horregatik, Uztaritzeko Herriko Etxeak bere heziketa proiektuari esker nahi ditu haurrak eta gazteak lagundu beren nortasunaren eraikitzen sormena sustatuz, beren burua adieraziz eta beren ahalmenak garatuz.

Herritartasunera buruz joaten laguntzea :

- besteen eta ingurumenaren errespetua heziketa balorea da eta bakarkako baloreak eta balore kolektiboak batzen ditu. Bere burua altxatzeko, haurrak besteen beharra du, izaki soziala baita.
- haurrei eta gazteei elkarrekin bizitzen eta komunikatzen irakastea sozializazio heziketaren eta elkartasun baloreen garapenaren oinarrizko helburua da.
Uztaritzeko Herriko Etxeak haurrek eta gazteek heziketa baloreak ezagut ditzaten du helburu, hala nola jendarte baten ongian oinarritu sozializazioa eta herritartasuna, zeinetan eragiten baitute.
Esperimentazioaren bidez dira jendartean parte hartzeko gai izan behar, eta haren funtzionamendu arau kolektiboen ezagutzeko, onartzeko eta aplikatzeko gai izan behar.

Autonomia, ekimena eta erantzukizuna sustatzea: :

Haurren eta gazteen engaiamenduaren gustua piztea eta arduren eta ekintzaren jitea garatzea, beren biziaren, ingurumenaren, eta, beraz, etorkizunaren eragile izateko ahalen ematea da.
Uztaritzeko Herriko Etxeak izaki autonomoak eta arduratsuak formatzen parte hartzeko xedea du, hauek apurka beren biziaren bideratzaile izanen dira, eta bereziki beren jostetena.
Edozein izan dadin lekua, jarduera edo animazioa, haurra plantan ezarri tresnaren zentroan da. Haren iritzia kontuan hartu beharko da ekintzen antolaketan eta funtzionamenduan.

Harrera eta aisialdi egiturek, haien pedagogia proiektuen bidez, herriko heziketa politikan parte hartzen dute: politika horrek haurraren edota gaztearen garapena eta loratzea du oinarri, eta laguntzen du herrian eta jendartean bere tokiaren atzematen.