Araudiak eta telekarga daitezkeen txostenak

FISAC – Enpresendako zuzeneko laguntza – Hiri-Operazioa

• Esku hartze araudia Enpresendako zuzeneko laguntza – Hiri-Operazioa :

2 aldaketa / 2017ko ekainaren 26ko gidaritza batzordea / 2017ko uztailaren 6ko Herriko Biltzarraren deliberoa

Uztaritzeko herriak eremu publikoen irisgarritasunerako eta egoera segurrean ezartzeko lan programa abian eman du. Inbertsio programa hori, 2013ko urtarrilean hasi zena eta 2016ko 2. sei hilabetekoan bururatu beharko lukeena, “Hirigintza Operazioa” izeneko operazio zabalago baten baitakoa da.

Horren baitan, herriak diru laguntza galdegin die Estatuari (FISAC), Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari eta ERROBI Herri Elkargoari, merkataritza egoitzen modernizatzean parte har dezaten. Gisa horretan, 92.100 €-ko zuzkidura eskuratzea espero zen; ERROBI Herri Elkargoak ez zion 5.000 €-ko finantzatze galdeari segidarik eman; ondorioz eskuratzea aurreikusi zen diru kopurua 87.100 €-tan gelditu zen. Esleituriko 42.363,34 €-ren lehen banaketak aurkezturiko 6 txostenen laguntzea ahalbidetu du. Laguntzarako 42.363,34 €-ko lehen diru kopuru horren finantzatzea 3 partaidek zati berdinetan esleitu dute, hots, 14.212 € Estatuak, Departamenduak eta Uztaritzeko Herriak.
2016an 45.736,66 €-ko saldoa gelditzen zen txosten berrien finantzatzerako:
- Hastapenean Estatuak (FISAC) 30.600 €; baliatuak 14.121 €; eskuragarri 16.479 €
- Hastapenean Departamenduak 25.000 €; baliatuak 14.121 €; eskuragarri 10.879 €
- Hastapenean Herriak 31.500 €; baliatuak 14.121 €; eskuragarri 17.379 €
- Eskuragarri diren laguntzak orotara: 44.737 €

2017ko ekainaren 6an gidaritza batzordeari aurkeztu zitzaizkion txostenak, La Petite Auberge, Chez Didier Bar, Lapurdi Optika, Koskera Beauty eta Fish Shops enpresentzako zuzeneko enpresen laguntzarako diren 29.372,45 €-ko esleitzeari buruzkoak dira; banaketa hori hiruren artean esleitu da, hots, 9.799,82 € Estatuak, Departamenduak eta Uztaritzeko Herriak.
- Eskuragarri Estatuak 16.479 € ; esleitua 9.799,82 €; saldoa eskuragarri 6.679,18 €
- Eskuragarri Estatuak 16.479 € ; esleitua 9.799,82 €; saldoa eskuragarri 6.679,18 €
- Eskuragarri Estatuak 16.479 € ; esleitua 9.799,82 €; saldoa eskuragarri 6.679,18 €
- 2017ko ekainean eskuragarri diren zuzeneko laguntzak orotara: 20.037,54 €

Honako esku hartzerako araudiaren helburua, bigarren fase honetarako partikularrendako salmenta gune bat edo Uztaritzeko asteroko merkatuan salmahaia duten komertxanten eta artisauen inbertsio proiektuen hautagarritasunerako araudia finkatzean datza.

• 1. Artikulua: Esku hartze tasa
Diru laguntzen tasa, Gidaritza Batzordeak finkatuko duen diru laguntzen xahutzearen %30aren arabera finkatzen da. Haatik, laguntza hartzaile diren xahutzeen “gutieneko” kopurua zergarik gabeko 4.000 €-tan finkatua da. Diru laguntza tasa %40ra pasako da xahutzeek irisgarritasunarekin zerikusirik izanen duten kasuetan. Laguntza hartzaile diren gehieneko xahutze kopurua zergarik gabeko 40.000 €-ra mugatuko da. Diru laguntza horiek Estatuak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak eta Uztaritzeko Herriak esleitzen dute.


• 2. Artikulua: enpresa hartzaileak :

Edozein enpresa, zerga eta gizarte kotizazioak eguneratuak, Merkataritza eta Sozietateen Erregistroan edo Lanbideen Fitxategian inskribatua, egoitza nagusia eta bere aktibitatea ere Uztaritzeko herrian dituen heinean.

Sortze bidean diren enpresak ere diru laguntzetarako hautagai izan daitezke, baldin eta saltoki bat bederen Uztaritzeko herrian kokaturik badute.

Laguntza eskuratu ahal izateko, profesional ez sedentarioek haien enpresaren egoitza soziala Uztaritzen eta asteroko merkatuan salmahai bat ukan beharko dute.

Langile autonomoak operazio honen esku hartzetik kanpo gelditzen dira.

Ondoko aktibitateak kanpo gelditzen dira:
* Paramedikuntzako enpresak (farmazia...), lanbide liberalak, etxe agentziak, garraio enpresak, taxiak, anbulantziak, enpresendako zerbitzu emaileak, ikerketa bulegoak, aholkularitza enpresak, objektu zaharren saltokiak (antikitate...), salerosketa dendak eta bigarren eskukoen alokatzaielak, sasoiko saltegiak, xehekako merkataritza, elikagaiak saltzen dituzten xehekako 300 m² baino gehiagoko dendak, elikagaiak saltzen ez dituzten xehekako 600 m² baino gehiagoko dendak.

* Turismoarekin loturiko aktibitateak, hotsa, akanpatzaileei harrera egiten dietenak, jatetxe gastronomikoak eta hotelak bezalakoak. Kafetegiak, jatetxeak eta kafetegi-hotel-jatetxeak hautagai zain daitezke, eskaintzen duten zerbitzua nagusiki tokiko populakuntzari zuzendua denez geroz.

* Urteko negozio zifra zergarik gabeko 1 M€ baino gehiagokoa duten enpresak ezin dira hautagai izan. Urteko negozio zifrak enpresa hartzen du kontuan eta ez da saltoki bakarraren araberakoa izanen, bigarren dendarik baden kasuetan.

• 3. artikulua: Diru laguntza eskura dezaketen inbertsioak

- Erakusleihoen zaharberritzea;
- Internet leiho baten sortzea (inbertsio hori proiektu zabalago baten baitan den heinean);
- Merkataritza, artisautza eta zerbitzu enpresen segurtasuna bermatzeko bideratuak diren muntadurak; elbarrituak eta higikortasun mugatua duten pertsonen irisgarritasuna errexteko bideratuak diren egokitzeak;
- Merkataritza jarduerarako egoitzen modernizatzearekin loturiko inbertsioak, muntadura profesionalak, banaketarako ibilgailuak eta hauen egokitzea barne hartzen dituztenak;
- Bigarren eskuko materialaren erostea, materiala diru laguntza hartzaile izan ez dela bermatzen duen saltzailearen ziurtagiria eta arauak betetzen dituela frogatzen duen agiria aurkezteko baldintzarekin
- Egoitzen hedatze eta eraikitzea


Kanpo gelditzen dira:
* Informatika ekipamenduko materiala, kudeaketa eta bulegotika programak; ostalaritzako muntadurak; kontsumigarriak;
* Mailegu alokairuzko eskuratzeak;
* Higiezin Sozietate Zibil (HSZ, fr. SCI) batek eginiko inbertsioak;
* Enpresak zuzenki eginiko lanak (materialaren erostea kanpo);
* Ibilgailuen erostea, egokituriko ibilgailu profesionalak ezik;
* Lursail eta pareta komertzialen erostea.

• 4. Artikulua: Lanen egiteko data
Diru laguntzaren hartzaileak gidaritza batzordeak ontzat emaniko inbertsioak 2017ko abenduaren 31a aitzin eginak izan beharko ditu. Haien proiektua jadanik gauzaturik luketen enpresei dagokionez, 2014ko ekainaren 1a aitzin abiatu ez ziren inbertsioak soilik izanen dira diru laguntza eskuratzeko hautagai.

2018ko MARTXOAREN 30a AITZIN HERRIKO ETXEAN PAUSATURIKO TXOSTEN OSOAK BAIZIK EZ DIRA KONTUAN HARTUKO.

• 5. Artikulua: Prozedura eta animazioa :
Baionako eta Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganberako edo Pirinio Atlantikoetako Ofizio eta Ofizialeen Ganberako ekonomia animatzaile batek, haren diru laguntza galdea osatzen lagunduko du enpresa burua..

Diru laguntza galdeen txostenen hautagarritasuna suprefetak zuzenduriko gidaritza batzorde batek ontzat emanen du. Enpresaren proiektua ontzat emana izanen den mementotik hitzarmen bat izenpetuko da enpresaren eta Uztaritzeko herriaren artean.

Diru laguntza Uztaritzeko herriak esleituko dio enpresari, finantzariaren ordainketa epearen arabera.

2017ko irailaren 28ko deliberoa  (481 KB) pdf

 

• 2. fasea

Uztaritzeko herriak eremu publikoen irisgarritasunerako eta segurtasun egoeran ezartzeko lan programa abian eman du. 2013ko urtarrilean hasi zen eta 2016ko 2. sei hilabetekoan bururatu beharko lukeen inbertsio programa hori zabalagoa den “Hiri-Operazioa” izeneko operazio baten baitakoa da.

Horren baitan, herriak estatuari (FISAC), Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari eta Errobi Herri Elkargoari diru laguntza galdegin die merkataritza egoitzen modernizatzea laguntzeko gisan. 92.100 €-ko zuzkidura eskuratzea espero da. ERROBI Herri Elkargoaren gibelera egitea dela eta, diru kopurua 87.100 €-koa izanen da.

42.363,34 €-ko lehen banaketa batek aurkezturiko 6 txosten laguntzeko parada eman du. Honen finantzatzea 3 partaideek hein berean esleitu dute (Estatuak, Departamenduak eta Uztaritzeko Herriak).

44.737 €-ko saldoa eskuragarri gelditzen da txosten berriak diruz laguntzeko gisan.

Diru laguntzen tasa Gidaritza Batzordeak finkatuko duen diru laguntzen xahutzearen %30aren arabera finkatzen da, eta %40aren arabera irisgarritasunari dagozkion inbertsioendako:

Telekargatu :

Hautagaitza txostena  (294 KB) pdf
Esku hartze araudia Enpresendako zuzeneko laguntza  (234 KB) pdf