Arruntz auzoa

Arruntz auzoa

Jatorriz ez zen Uztaritzeko parrokia.

« Notre Dame de la Purification » eliza XVII. mendekoa da. Hilerriaz inguratua da, eta erretaula barroko ederra eta zurezko bi galeria ditu.

BERETERRAENEA : bere harrizko kateadura ugariekin, eraikinak nortasuna badu. XVII. mendean, biltegia zen, Lapurdi eta Nafarroaren arteko merkataritza garrantzitsuaren bihotzean.
Bertako lakoa zurezkoa eta harrizkoa da, eta jatorrizko neurriak atxiki ditu.

ELIZALDERENA : lapurtar estiloko etxea da, 1680ekoa. Luzetasunean eraikia, jatorrizko euskal etxearen ohizko planoa du: aitzinaldea hego-ekialdera buruz zuzendua da, bizilekua lehen estaian kokatzen da, etxaldeko gelen gainaldean eta selauruaren azpialdean. Gaur egun museoa da: Euskal Herrian nola bizi zen erakusten du.