Hiribehere auzoa

Etxe zenbait gotorleku

Hirigoina, Sorhoeta eta Mestepierresenea (Garatenea etxearen lekuan) etxeak, defentsa triangelua osatzen zuten herriarentzat, inbaditzaileen kontra.

Sorhoeta Uztaritzeko etxerik zaharrena da hain segur ere, eta gutienik berregina. Jabeek, Haitzekoen maila berekoak zirela zioten. Gotorleku horretan sindiko orokorrak eta bailegoko tenienteak egoten ziren.

 

 

Seroren komentua

Bere latsagia badu, eta Poitiers eskualdeko estiloko kapera -arkitektoa hangoa zen, eta harria Chauvignytik ekarria izan zen.
       

Abartachipia

Garat senatariaren etxea izan zen garai batez, eta gero, Charles Duhartena, Txiletik itzuli zelarik (1874ean).