San Mixel eta oihanetako auzoa

San Mixel eta oihanetako auzoa

San Mixel auzoa, Uztaritzeko jatorrizko erdigunea zen. Eliza bertan zen, hilerriarekin inguruan: hor kokatzen da Euskal Herriko hilobi-kapera zaharrena, Dominique Joseph Garatena – Luis XVI.ari bere heriotza zigorra jakinarazi ziona.

1924 eta 1926 urteen artean eraiki seminario ttipia, Joseph Hiriart euskal arkitekto gaztearen obra da: Art Déco mugimenduko aitzindarietarik bat.1950ean François Lafargek eraiki kaperak, akustika, argitasun eta arkitektura (zureria, linterna) interesgarriak ditu.