Ibilaldiak
Zirga bidea
Uztaritze eta Baiona artean hamar bat kilometroz Errobi bazterrean zirga bidea aurkitzen da. Errazki hurbil daiteke, eta aski xabala da; “barta” bazter ederrak zeharkatzen ditu, eta geldialdiak egin daitezke, piknikatzeko adibidez.
Xehetasun gehiagorentzat :
http://www.nive-maritime.com/le-chemin-de-halage/infos-pratiques.html

60 ibilaldi Errobitik itsasbazterrera
Xehetasun gehiagorentzat, “60 Randonnées de la Nive au Littoral Basque” gidaliburua salgai da Uztaritzeko herriko etxean, turismo bulegoetan, liburu eta prentsa dendetan (8 €).
Gidaliburuan aurkezten diren ibilbideak Errobi herri elkargoak kudeatzen ditu. Ohar ororentzat, telefono zenbaki honetara dei dezakezu: 05.59.93.50.77
Uztaritzen berean, zirkuitu bat egin daiteke:
– Ingelesen gurutze inguruko ibalaldia

VTT zirkuitua
VTT zirkuitu bat pasatzen da Uztaritzen gaindi:
- « Faldaracon » (Jatsuko bidea)
- 10.5 km,
- 187 metroko desmaila.
Xehetasun gehiagorentzat, mapa salgai da Uztaritzeko herriko etxean, turismo bulegoetan, liburu eta prentsa dendetan (1,50 €).
Mailak
Ibilaldiak zailtasunaren arabera sailkatuak dira, eta koloreen bidez desberdinduak dira.
Biziki erraza :
2 oren baino gutiagoko ibilaldia – Familian egiteko ezin hobea, ongi markatuak diren bideetan gaindi.Erraza :
3 oren baino gutiagoko ibilaldia – Familian egin daiteke. Bideetan gaindi, artetan pasaia zailagoak badira.Ertaina :
4 oren baino gutiagoko ibilaldia – Ibiltzeko usaia duten ibiltarientzat. Pasaia zenbait kirolzaleentzat dira; desmaila zenbait badira.Nekea :
oren baino gehiagoko ibilaldia. Kirolzaleentzat.
Ibilaldia luzea da eta zaila (desmailak, pasaia nekeak).
Aholku baliagarriak
Aroa : 08.92.68.02.64.
Larrialdietako telefono europarra: 112
Ibilaldietako bidexketan gaindi, ingurumena errespetatu behar da, baita lurraldea biziarazten duten jendeak.
Horretarako, arau zenbait errespetatzea garrantzitsua da.
- Natura zaindu ezazu : - Zure hondakinak biltzeko zaku bat har ezazu zurekin.
- Fauna eta flora errespeta itzazu.
- Seinalatuak diren bidexketan egon zaitez.
- Zure burua zaindu ezazu: - Ez zaitez abia beharrezko materiala gabe.
- Ahalaz, ez zaitez bakarrik joan.
- Ez ezazu edan erreketako urik.
- Abiatu aitzin aroaren berri har ezazu.
- Gizakia eta bere aktibitateak errespeta itzazu: - Jelak hets itzazu.
- Ahalaz, ez zaitez zakurrarekin joan. Edozein gisaz, sokatik atxiki ezazu.
- Suak egitea debekatua da.
- Ibilbide bazterrean aurkituko dituzun jabego pribatuak errespeta itzazu.
NB : Uso ihizi garaian (urria/azaroa), urte guzian zehar egiten diren ehizaldi garaietan eta labakitze garaietan (martxoa), hobe da ibilbide zenbaitetan ez ibiltzea.