Heraitze auzoa

Heraitze

Errobi ibaiaren gaineko aldean den goi-ordoki batean kokatua, euskal herrixka baten nortasuna egiten duten osagai guziak bilduak dira bertan : kapera, eskola, gaztelua, ostatua, pilota plaza : HERAITZE da.
Heraitze izena, aspaldiko garaietako dokumentu zaharrenetan agertzen da : Baionan, 1233koa den katedralako urrezko liburuan, Iruinean 1249koa den Nafarroako artxiboetan.

1233an aipu dira ere, kapera baten inguruan bilduak diren Heraitzeko etxeak.

Gaur kaperaren inguruan diraden etxe horietariko izen batzu aurkitzen ditugu 1249ko Nafarroako artxiboetan : Aldabea, Jelosia, Hiriartea, Landaldea, Hiriberria edo Ithurbide-berria.

1838an, Larreginea gazteluko jaunak, Santa-Katalina kapera heraitztarrer eman zakoten.

1999 urteaz geroztik, auzoko biztanleek lehengo ohiko lekuak eraberritzen dituzte. Gaur egun, Heraitzeko ondarea erakustera ematen duen ibilbide bat antolatua da: iturria, latsagia, gisu labea, oihan eta zirga bidetik gaindi.