Hiribehere auzoa

Etxe-dorreak

Hirigoina, Sorhoeta eta Mestepierresenea (Garateneako kokapenean) etxe-dorreak ziren, inbaditzaileei aurre egiten zuten zinezko defentsa hirukia.

Sorhoeta, herriko etxe zaharrena daiteke, eta aldaketa gutiena jasan dukenik. Beren jabeek zioten, Haitze-tarren ber mailakoak omen zirela. Bailerriko sindiku nagusi eta lotinante kriminal andana bat etxe-dorre honen gerizan zeuden.

 

 

Seroren komentua

Bere ontzi-latsagiarekin, bere hirugarren bertsioko kaperarekin, arras Poitou-ko itxurakoa. Arkitektoa Poitiers-koa zen eta harria Chauvigny-tik ekarria zuten.         

Abartaxipia

Etxe hau, Garat senaturarena zen garai batez, eta Charles Duhart-ena, 1874ean Txiletik itzuli zenean.