Amerikano Etxeak

XIXgarren mende hastapenean, miseria zen nagusi Lapurdi osoan : orduan ohituretan sartua zen primantza eskubideak, haurrideen arteko zaharrenari esleitzen zion ontasun osoa.

Hortakotz, 810 000 euskaldun Euskal herritik Ameriketera joan behar izan zuten, bizi hobe baten menturan. 1821 eta 1920 urte artean, itxaropen uhain batez euskaldun artzainak eraman zituen “Herrialde berrietarat”: Mexiko, Txile, Benezuela, Uruguai eta Argentina. Atzerritu horietarik herena, emazteak ziren. Berantago, bigarren uhain bat Estatu Batuetara joan zen, beti aberasteko amets beraz gosez, berantago herrirat itzultzeko xedez ; “Amerikano” horiek, beren aberastasunak haidortasunez hedatu zituzte ororen bistara. Uztaritze-k garai berri bat ezagutu zuen, etxe burgoi batzu eraikitzen ikusiz, Lapurdin egiten ziren ohiko etxeetatik arrunt beste itxura batekoak : Lota gaztelua 1813an, Guadalupea 1845ean, Arkiberria 1860an, Haltya 1870an. Horietarik askorentzat, etxearen izena fortuna egin duten lekuari lotua da.


Lota

Lota Gaztelua herriko etxeko jabego bat da. Euskal Kultur Erakundearen bulegoak leku honetan dira. Gaztelua herriaren erdian kokatua da, Suzon Purgoaren eta lehenago eraikia izan zen Jondoni Bixintxo elizaren artean.

Gaztelu honen historia nahiko misteriotsua da eta herriaren memoria kolektibotik datozen elementu bakar batzu baizik zitzaizkigu gelditzen.

Lota gaztelua 1874 eta 1879 artean eraikia izan zen. Bernard Duhart, Baptiste deitzen zutena, eta honen emaztea Dominique-Rosalie Ainciondo, Txilen aberastu ondoren,  gaztelua hau eraiki-arazi zuten Uztaritzen, beren sorterrian.

 Gaztelu hau, inguru hauetan dauden gazteluetatik ohargarrienetariko bat da. Kanpoaldeko aitzindegietako erlaitzen itxura sotilak ohiz kanpokoak dira, kanpoen eta barneen apaindurak, leku hauentzat arraroak bezain arrotzak direlarik. Bere berezitasunak osoki parte hartzen du historian eta Uztaritzeko paisaiaren baitan.

 

 

 

 

 

Haltya

Haltya gaztelua, Uztaritzeko arkitektura paisaiko elementu enblematiko bat da. Bere berpizkunde-berriko estilozko itxurak, Guadalupeko auzoalde kaskotik gora agertzen da, Hiribehere Heraitze auzoaldeak, malda hegia luzatuz bereizten dituen parkearen muturrean. Heraitze aldean, maiestatezko burdin keretatik abiatzen da, ehunka urte dauzkaten haritzaz bazterkatua den ibilbidea (oihangune sailkatua). Sauveur Halty-k 1874an eraikiarazia, 1910etik 1939era Uztaritzeko auzapez izan zen Souberbielle medikuaren egoitza izan zen. Bulta motz batez, Hotel-ostatu gisa arizan da 2000 urteetan.