Euskara ikasteko beka

Euskara ikasteko beka

Uztaritzeko herriak garatzen duen Hizkuntza Politikaren baitan, barnetegi bidez euskara ikasten duten herritarrentzat beka bat sortu dugu. Egitasmo honen helburua, Forua (AEK) eta Lazkaoko (Maizpide) euskaltegietan eskaintzen diren murgiltze formakuntzak ekonomikoki arintzea da, uztariztar helduak horrelako ikas prozesu intentsiboetara joateko animatzeko, denbora epe motz batean euskaldundu daitezen,


Beka honen eskuratzeko baldintzei doakienez, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira :
- geografikoa : Uztaritzen bizitzea ;
- eskaera txostena herriko etxean utzitako eguna ;
- diru-sarrerak : erreferentziazko errenta fiskala taulan ageri diren mugen baino apalagoa izatea ; (ik. Bukaeran)
-  segimena : hutsegiteen arrazoiak zehaztu beharko dira.

Bekak ez du klaseen kostua gaindituko (otorduak eta aterpea kanpo dira).
Aipatutako irizpideen arabera banatuko da, baita urteko aurrekontuan finkatutako mugaren baitan.

2016rako, herriak 2.000,00 euro bideratuko ditu honetarako.

Uztaritzen bizi den eta ondoko errenta baldintzak betetzen dituen jendeak barnetegiaren kurtsoen kostu osoa beka bidez ordaindua izaten ahal du (otorduak eta aterpea kanpo).

Familiaren osaketaComposition du ménagePlafond de revenu fiscal / Gehienezko errentan maila
Pertsona bat1 personne15 376 €
2 pertsona inor menpe izan gabe2 personnes sans personne à charge21 190€
3 pertsona edo pertsona bat menpeko pertsona batekin3 personnes ou 1 personne seule avec 1 personne à charge25 482€
4 pertsona edo pertsona bat menpeko bi pertsonekin4 personnes ou 1 personne seule avec 2 personnes à charge29 680€
5 pertsona edo pertsona bat menpeko hiru pertsonekin5 personnes ou 1 personne seule avec 3 personnes à charge35 058 €
6 pertsona edo pertsona bat menpeko lau pertsonekin6 personnes ou 1 personne seule avec 4 personnes à charge39 510 €
Hortik goiti, gehitzen den pertsona bakoitzekoAu-delà par personne supplémentaire 4 407 €


La mise en œuvre de ce dispositif nécessite une coopération avec les organisations proposant un cursus d’apprentissage (citées plus haut) et les services municipaux. D’ores et déjà, les centres se sont montrés disposés à communiquer les objectifs et les fiches de suivi des élèves.

De la même manière, la personne sollicitant auprès de la commune l’octroi de la bourse s’engagera par le biais de la signature d’une convention à respecter ces critères d’attribution et à fournir tous les justificatifs nécessaires.