Kirolak eta Kultura

Politika deliberatu bat garatzea gazteriaren eta kirolaren alde

Uztaritzeko Herriko Etxea elkarte-biziari atxikia da, eta lurraldean biziki aberatsa eta aktiboa da hau.

Herriko Etxeko taldea ohartzen baita boluntarioek zailtasunak dituztela beren elkarteak funtzionarazteko, nahi lituzke elkarteekiko harremanak garatu, hauek argibideak eta tresnak aurki ditzaten beren jardueren eta ekitaldien antolaketa errazteko.

Herriko Etxean Gazteria eta Kirol Zerbitzua sortu da erabiltzaileen eta elkarteen arteko harremanen hobetzeko helburuarekin. Zerbitzu horrek arduradunak baditu, antolaketa bat eta helburuak.

Kirol saileko zerbitzuaren eginkizunak :

  • kirola jende gehienek egin dezaten erraztea,
  • eskolekin eta gazteriaz arduratzen diren herriko zerbitzuekin plantan ezarri ekintzak antolatzea eta koordinatzea,
  • herriko kirol muntaduren kudeatzea,
  • kirol elkarteekin harremanak kudeatzea.

Hauetaz arduratzen da: Landagoien igerilekuaz, kirol muntaduren kudeaketaz, kirol hezitzaileen parte hartzeaz eskoletan, elkarteekiko harremanez.

Kultura saileko zerbitazuaren eginkizunak

  • kultura praktiken sustatzea publiko guziendako, lurraldeko elkarte eta erakunde egituran eta ondare multikulturalean oinarriturik,
  • irakurketaren bidez adin guzietako publiko guziak jakitateari irekiaraztea,
  • ekintzak lankidetzan antolatzea herriko eskolekin,
  • informatikaren erabilera eta menderatzea erraztea,
  • lurraldeko eragile kultural guziekin harremanak sortzea,
  • Errobi lurraldeko proiektu kulturalaren karietara eragile erabakigarria izatea.

Elkarteak :