Berriak – proiektuak

•   Tolosako Galtzaundi euskara taldearekin antolatutako mintzaldia

Maiatzaren 19an Tolosako Galtzaundi euskara taldearekin antolatutako mintzaldian hogeitahamar bat pertsona hurbildu zen eta biziki interesgarria izan zen : elkartearen ibilbidea aurkeztu ondoren, euskararen erabilpenaren eta normalizazioaren alde eramandako plangintza eta ekimenak azaldu zizkiguten.

 

2018/05/25ko UZTARITZEko SAGARDIAREN ESTREINA : euskarari eta Tolosako sagarrondoei ongi etorria !

Iazko ikasturtean Seaskak « Hazten gaitu, Hazten dugu »  kanpainaren berri eman zigun, eta Tolosarekin dugun senidetzearen kari zerbait berezi egiten ahal zenez eskatu ere. Tolosako udaletxeari lizeo berriaren proiektua aurkeztu genien eta segidan laguntzeko borondatea adierazi zuten. Gipuzkoako herriak hamazazpi sagarrondo erosi zituen (zinegotzi bakoitzak bat) eta herrian bertan ere elkartasuna hedatzea lortu zen azoka egunean informazio mahain bat atxikiz.

Babes hori gaurko ekimenean gauzatzen dugu : Uztaritzen gure euskararen sagardia estreinatzeko momentuan, Tolosako sagarrondoei ongi etorria egiten diegu. Lur berdinaren partekatzeko sinboloa baino gehiago, sagarrondo hoien elkartzeak bi idei nagusi adierazten ditu :
-    Alde batetik, Euskal Herria bat dela eta herrien arteko elkar lana eta laguntza  beti egongo dela
-    Bestetik, nahiz probintzi edo/ta herrien arabera egoera demografiko/ekonomiko/politiko desberdinak bizi ditugun, gure hizkuntzarekiko dugun atxikimendua eta egunero bizitzen dugun zapalkuntzaren kontra eraman beharreko borroka presente geratzen dela. Euskararen bizi arauteko borroka ez dugu irabazia. Ipar Euskal Herria euskalduntzetik urrun gara, bereziki urtero 3000 frantses elebakar heldu baitira bizitzera.

Euskarak egiten eta bizi arazten gaituen bezala, guk dugu euskara egiten eta bizi arazten! « Hazten gaitu, Hazten dugu »  kanpainak ikasleen, gurasoen eta herritarren inplikazioari esker lizeo berriaren proiektua baldintza onetan bukatzea lortu dela erakusten digu. Joan den astean Tolosako Galtzaundi euskara taldearen bisita genuen hoien esperientziaz mintzatzeko. Eraman izan den eztabaidatik idei nagusi bat atera beharrean, lorpen guztiak gizartearen aktibazioari esker erdiesten direla erran genezake!

Uztaritzeko euskararen sagardiak herrien arteko elkar lanaren eta herritaren inplikazioaren baloreak irudikatzen ditu. Sagarrondo bakoitzak hazteko denboran balore hoiek azkartzera joango dira, orroitaraziz “euskararen alde borrokatu baino gehiago, euskaraz hitz egiten eta bizitzen segitu behar dugula!”

Zentzu honetan Euskaraldiaren bidez beste jauzi baten emateko aukera ukanen dugu. Euskal Herriko 300 herri baino gehiagok, Tolosakoak barne, ariketa sozial erraldoi honen antolatzeko erabakia hartu dute gure hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera hazteko. Tolosakoekin ekimen komunak antoltzeko aukera ukanen dugu segurki. Beraz, antolatuko diren ekimenei adi egon, euskarari beste aire ufada bat emateko !



Prentsan atera diren artikuluak :
-     https://www.sudouest.fr/2018/05/28/pays-basque-un-verger-de-l-euskara-inaugure-a-ustaritz-5094318-4443.php
-     https://www.naiz.eus/fr/hemeroteca/gara/editions/2018-05-26/hemeroteca_articles/uztaritzeko-sagartzearen-estreinaldia 

 

 

Parekatzeaz agertu den artikulua Berria egunkarian  :
              https://www.berria.eus/paperekoa/1852/038/001/2018-05-30/kohesioan_elkarrekin_haziz.htm

 

 

 

Musikherria egunean :

Berriz ere aurten senidetze elkarteak Tolosan antolatua den Musikherria egunean parte hartzeko antolaketa segurtatu du. Maiatzaren 26ko goizean 24 uztariztarrek autobusa hartu zuten : bertan karriketako giroan sartu ziren eta herriko bazkarian egon ziren. Uztaritzeko soinulariak ere han genituen animazioa segurtatzeko.

ataria.eus/tolosa/1527336335252-tolosa-musika-musikherria-2018
 https://www.youtube.com/watch?v=aE_Ddggn5D0

 

 

• Mintzaldia

 

 

 

Tolosako Udaberria dantza taldea

Uztaritzeko Gaztetxearen urtebetetzearen kari, apirilaren 21an Tolosako Udaberria dantza taldea gonbitatu zuten ikusgarri baten egiteko. Kalitatezko emanaldia izan zen, eta elkar ezagutzeko aukera oso ona ere...berriz egiteko !

 

 

 

 

UZTARITZE ETA TOLOSAKO HERRIKO ETXEEN ARTEKO TOPAKETA

Tolosa-Uztaritze senidetzean are gehiago sakonduz, otsailaren 24an Uztaritzeko herriko etxeko ordezkariak Tolosara joan ginen, hainbat gai jorratzeko lan bilera aitzakitzat hartuta. Uztaritzeko auzapeza eta 6 hautetsi Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal eta korporazioko 5 ordezkariekin batu ginen. Bi udalen alor ekonomiko-finantzarioa izan genituen hizpide. Senidetzearen egitasmo baitako lehen bilkura tematikoa izan zen larunbatekoa. Hurrengoa laister Uztaritzen antolatzea espero dugu.

 

 

 • TOLOSAKO INAUTERIAK :

Otsailaren 12an, astelehenez, Uztaritzetik autobus txiki bat bete genuen eta Tolosako ihauterietara egun pasa egitera joan ginen : kaleak ihauteri giroz, jendez, musikaz eta umorez bete ikusi genituen ! Nahiz karroza gutio egon ziren goizeko euriagatik, egun osoan zehar txarangak karriketan ibili ziren eta jendea mozorroturik atzetik segitzen zuen.
Tolosako Inauteriak 2018 - Laburpena

 Tolosako Inauteriak 2018 - Laburpena

 

 

 

LASKORAIN KOLEGIOKO IKASLEEI HARRERA… UZTARITZEREN BISITA !

Duela orain zonbait urte, KANBOko Xalbador kolegioak TOLOSAko Laskorain ikastetxearekin bikote harremana martxan jarri zuten.

Aurten, Xalbador kolegioan eskolarizatuak diren Uztaritzeko ikasleekin harremanetan sartu ginen, eta hoien etxeetara errezebitzen zituzten bikoteen harrera berezi baten antolatzeko gogoa adierazi genien.

Urtarrilaren 24an,  asteazken arratsaldearekin, pista joko bat antolatu genuen : Tolosako ikasleei gure herriaren ezagutarazteko parada izan zen. Ekimena Gaztelondoa gelan askari batekin bukatu zen…giro oso goxoan !

 

• TXOKOLATE PROIEKTUA

Uztaritze-Tolosa senidetzearen kari, eta Uztaritzeko Herriko Etxearen sustengoarekin, 2016-2017 ikasturtean zehar Ikas – Euskal pedagogia zerbitzuak bultzatutako « Txokolate proiektua » eraman da. Hortan parte hartu dute :
–    Uztaritzeko ikastola
–    Arruntzako eskola publiko elebiduna – 2.zikloa
–    Jondoni Bixintxo eskola pribatu elebiduna – 2. eta 3.zikloak
–    SFX kolegioa – 6garrenak

Txokolatea gaiaren hautua historian oinarritu da, garaian txokolatearen ekoizpenak bere garrantzia ukan zuelako Tolosan Uztaritzen bezala.
Ikasturte osoan zehar, ikastetxe bakoitzetako ikasleek jarduera pedagogikoak jarraitu ahal izan dituzte (kantuak, olerkiak, esku jokoak, book-trailer, bideo muntaketa, errezetak, ikuskizunak, etab.), hoien artean trukatuz.
Proiektuaren bururatzeko, ekainaren 21an Lapurdi gelan lau ikastetxeen arteko  topaketa antolatu genuen : 140 ikasle elkartu ziren, ikastetxe bakoitzak eramandako proiektuaren aurkezpena eta urtean zehar trebatutako txokolatezko errezeten dastaketak eginez. Xan Errotabeherek kontatutako ipuinen entzuteko eta Tolosako GORROTXATEGI filmatik hartutako kultur orokorreko galdera jokoan parte hartzeko aukera izan zen ere.
Zuen kuriositatea hasetzeko lotura proposamenak :
–    Gure Irratiak gauzatutako emankizuna entzungai duzue : www.gureirratia.eus/berriak/462-Txoko_Txoko_lala__txoko_txoko_tete.
–    Tolosako GORROTXATEGI txokolategiaren filma Ikas-eko web gunean ikusgai duzue : www.ikas.eus
–    eta Kanaldudek egin duen erreportaia hoien web gunean ikusgai da :  http://www.kanaldude.tv/Topaketa-Uztaritzeko-eskolen-artean_v5123.html

 

Prentsako artikulua " Sud Ouest"

 

 

 

 


• KOADRILA EGUNA TOLOSAN : 2017KO EKAINAREN 17AN

Ekainaren 17an Tolosako Koadrilaren eguna iragan zen, giro biziki onean. Euskal Herriko plazan antolatzen den "bazkarian" egon ondoren, "Rockalean" taldea segituz karriketan parranda egin genuen ! Sanjoanen kari antolatua den argazki erakusketa ere ikusi ahal izan genuen.

 

 

 

 

• MUSIKHERRIA

 

Maiatzaren 27an, Musikherriaren kari, hogeitahamar uztariztar eta Uztaritzeko soinulariko musikariak Tolosara joan ginen. Uztaritzen kantuz-eko kideek lagundurik Tolosako karriketan kantuz ibiltzeko, Tolosan Kantarikoen ezagutza egiteko, herriko bazkarian giroaz baliatzeko eta bertako jendearekin egoteko parada ederra ukan genuen ! Ahantzi gabe Galtzaundi elkarteak "Euskara hasnartu" lip duban parte hartzeko gonbitari erantzun geniola, eta beraz horra bukaerako ekoizpena :  https://www.youtube.com/watch?v=HhRHh-_4-WY&t=3s

 

• KORRIKA

Joan den igandean, 2017ko apirilaren 2an, Tolosako Laskorain ikastolako 120 kide, guraso eta haurrak, Uztaritzera jin ziren eguna pasatzera goizean ibilaldi bat eginez, bertan piknikatuz eta Uztaritzeko ikastolako kilometrotik aitzina KORRIKAn gurekin batera parte hartuz ! Emozio handian izan zen !! Erran gabe doa aukera polita izan zela Tolosako Ikastolako guraso eta haurren ezagutza egiteko, baita gure indarrak euskararen alde batzeko...aurtengo kantuak dion bezala "bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat





• BIZIKLETA LASTERKETA

Apirilaren 2an, Herriko etxeak eta AVIRON BAYONNAISk elkarrekin antolatu departamenduen  arteko bizikleta lasterketa iragan zen Uztaritzeko herrian. Sei aldiz Uztaritze zeharkatu duen 80.40kilometroko lasterkaldia izan da. Iaz bezala, Tolosako LIMOUSIN-ORIAKO taldeko gazteek parte hartu zuten gertakizun horretan.
Senidetzearen sari bat ere jokoan emana izan zen, eta aurten Tolosako MURUA CARRASCO Inaki lasterkariak du irabazi.
Ekainaren 10an Anoetan (Tolosatik hurbil den herria) Uztaritze eta Tolosako taldeek berriz ere elkar topo eginen dute itzulerako jokaldia antolatua izanen baita, senidetzearen saria jokoan.
Informazio gehiagorentzat (web gunea soilik frantsesez da):  undefinedRémy Sélivert s’adjuge le Trophée BILTOKI à Ustaritz (64) - Sud Gironde – CYCLISME

• “TOLOSA HERRIA” ARGAZKI LEHIAKETAren

ERAKUSKETARAKO OHARRA

TARGAZKIk, Tolosaldeko Argazkilari Elkarteak, bigarrengoz 2016ko ekainean, “TOLOSA HERRIA” ARGAZKI LEHIAKETA antolatu zuen Tolosan argazki kultura areagotzeko asmoz eta era berean, herriaren izenak oihartzuna izan zezan argazki munduan. Lehiaketa San Joan Jaien egitarauaren barruan kokatuta zegoen.

“TOLOSA HERRIA” ARGAZKI LEHIAKETAren bigarren edizio honetan, aurrekoan bezala, bai gaia eta bai parte hartzea libreak ziren, edozeinek aurkez zezakeen bere lana, argazkilari profesionalak zein amateurrak, Euskal Herrian jaioak zein atzerrian.

2016ko ekainaren 20an SARI BANAKETA izan zen Tolosako Kasinoan. Aldi berean, lehiaketan hoberen puntuatutako argazkien erakusketa inauguratu zen.

Begi aurrean daukagun erakusketa hau arestian aipatutakoaren laburpena da.

Aurten,  “TOLOSA HERRIA” ARGAZKI LEHIAKETAren hirugarren ediziorako argazkiak jasotzeko epea apirilaren 1.ean irekiko da eta zuen ekarpena ongi etorria izango da. Argibide gehiago behar izanez gero, www.targazki.com orrira jo.



• Ihauteriak :

Otsailaren 27ko ihauteriak Tolosan astelehen gaualdiarekin...sekulako mozorroak, herri apainketa, kontzertuak eta giroa karriketan...dudarik gabe berriz egitekoa da beraz heldu den urtea hitzordua luzatua izanen zaizue !
Informazio gehiagorentzat horra lotura batzuk :
- “Dragturnotik Tolosara” izan da 2017ko karroza onena eta berdinzaleena
- tolosa.eus/index.php/eu/inauteriak/berriak/3098-giro-bikaina-eta-parte-hartze-handia-tolosako-i%C3%B1auterietan.html
- tolosa.eus/index.php/eu/inauteriak/berriak/3096-sardinaren-lurperatzea.html
- tolosa.eus/index.php/eu/inauteriak/berriak/3094-astelenitako-aisialdi-taldeen-konpartsen-desfilea.html
- tolosa.eus/index.php/eu/inauteriak/berriak/3093-txarangen-bilkura,-lopez-mendizabal-plazan.html



• Eguberriko merkatua - Tolosa

Joan den abenduaren 17an, Tolosako eguberri azokaren kari, Uztaritze – Tolosa senidetze elkarteak antolaturiko autobusa uztariztarrek azkar bete zuten !
Goizean iritsi eta Tolosako udaletxeko harrera ukan genuen anaitasun panel berriaren estrenatzeko.
Ondotik, herrian bertan diren azoka gune desberdinetatik pasatzeko aukera ukan genuen...benetan egun eguzkitsua, eta girotsua! Postuetan eskaintza anitza izaten da : landare, abere, artisau eta gozotik zein gazitik elikagaiak begiratzen, usaintzen eta dastatzen hatsegin hartu genuen ! Salmenta postuetan uztariztarrak presente ziren ere : Uztaritzeko ikastola eta Arrastia.
Azoka bukatzeko, Bruno CARRERE auzapezak sari banaketan parte hartu zuen.
Hitzarmena gaur egungo errealitateari egokitua dela eta herri bakoitzeko sarrera-irteeretan seinaletika berdina ezarria dela, urtarrilan bi udaletxeen ordezkariak biltzekoak dira 2017 urteko egitasmoa gogoetatzeko.

Prentsa loturak :
–    Tolosako udaletxea :
www.tolosa.eus/index.php/eu/herriko-berriak/euskara-eta-hezkuntza/2934-tolosa-eta-ustaritzek-senidetze-hitzarmena-eguneratu-dute,-seinalitika-berria-ezarriz.html
–    Tolosaldeko ataria : ataria.eus/tolosa/1481983602449

 

Uztahitzanen kari, azaroaren 23an, senidetze gaualdia antolatu genuen. Tolosako ordezkaritza polita errezebitu genuen seinaletika berriaren estrenatzeko eta hitzarmen arraberrituaren izenpetzeko. Dudarik gabe, garrantziko urrats instituzionala eta sinbolikoa egin dugu !
Gaualdi honen segitzeko, hitzaldi bat "memoria historikoa" gaiaren gainean antolatu zen. San Josepe lizeoko ikasleek apirilaren 28 eta 29an Tolosan iragan ziren tailerren aurkezteko aukera ukan zuten. Beren lanaren kalitatea eta beren testigantzaren zintzotasuna eskertzekoak dira. Ondoren, Mikel ERRAZKIN eta Eneko BIDEGAIN gure herriaren historia hobeki ezagutzeko eta ulertzeko parada eskaini digute : memoria kolektiboaren garrantziaz konzientzia hartu, nondik gatozen jakiteak norat joan behar dugun jakiten laguntzen gaituelako.

Loturak :
 undefinedLe jumelage s’inscrit dans le paysage routier
 undefinedLa parole est au(x) basque(s)
 undefinedGrands rendez-vous autour du basque

 

 

 

* Sanjoanen kari koadrilaren eguna :  Uztaritzetik 20 kide abiatu ginen (iaz 7 ginelarik) ! Euskal Herriko plazan antolatzen den "bazkarian" egon ondoren, karriketan ibili ginen eta musikaz baliatu genuen ...giro biziki polita !

 

 

Joan den ekainaren 5an Anoetan (Tolosa ondoan den herrian) junior mailako txirrindulari lasterketa iragan zen giro onean eta martxa azkarrean 80km inguruko zirkuitua egin eta bi kaskorat igan beharrean ! Aviron Bayonnais klubeko lasterkariak hor genituen...zorionak zueri ! Uztaritze-Tolosa senidetzearen saria berriz ere jokoan eman zen eta aldi huntan Oriako txirrindulari eskolako kide batek irabazi zuen.

Lotura internet :  http://www.28kanala.eus/bideoak/azkenberriak/4902-i-ntilde-igo-altunak-irabazi-du-anoetako-laskerketa

 

Maiatzaren 28an Tolosan antolatzen zen Musikherrianen kari Uztaritzeko soinulariak gomitatuak izan ziren eta egun polita pasa zuten.        
Lotura :http://www.tolosa.eus/index.php/eu/hasiera-orria/80-kultura-eta-aisia/1809-musikherriaren-bigarren-edizioa-ospatuko-da-maiatzaren-30ean.html


             

 

 http://www.tolosa.eus/index.php/eu/hasiera-orria/80-kultura-eta-aisia/1809-musikherriaren-bigarren-edizioa-ospatuko-da-maiatzaren-30ean.html

 

  • Memoria istorikoa lantzeko

Tolosa eta Uztaritze senidetzearen baitan bi herrietako ikasleentzat memoria istorikoa lantzeko tailerrak antolatu dira

2016ko apirilaren 18an Tolosan egindako prentsa aurrekoan, eragile desberdinek aurkeztu zuten Uztaritze eta Tolosako lizeoko ikasleentzat « Mugaldeko memoriak harilkatuz » hezkuntza esku-hartze proiektua.

Giza eskubideen, askatasunaren, justizia sozialaren edo/eta euskal kulturaren eragile izanik, XX. mendeko lehen erdiko gerretan, Gipuzkoan zein Lapurdin, XX. mendeko lehen erdian gizaeskubideen urraketak sufritu zituzten Uztaritze zein Tolosa inguruko gizabanakoei buruzko euskarri ezberdinetako informazio iturriak taldean analizatuz ; ikasleek memoria historikoak gizarte demokratiko baten sorkuntzan duen garrantzia ondorioztatzea. Gure herriaren historia ulertzeko eta gure geroa eraikitzeko, gure iragana ezagutzea eta kontuan hartzea ezinbestekoa da.

Apirilaren 28  eta 29ko bi egunak Tolosan bertan pasatuz, Uztaritzeko San Josep lizeoko 1.maila-elebiduneko 25 ikasleek eta Tolosako 3 ikastetxe desberdinetako 75 ikasleek memoria historikoaren galdera aztertuko dute pedagogia aktiboa eta parte-hartzailea, analisi kritikoa eta talde lanerako metodoan oinarritutako hezkuntza tailerren bitartez. Beste momentu batzuk ere hartuak izanen dira Uztaritzeko ikasleei Tolosa herria deskubri arazteko, hoien bizi moduak, kultura eta hizkuntza partekatzeko, proiektu honen funtsezko helburuetariko bat elkar ezagutza egiteko aukera sortzea eta gogoa piztea delarik. Bata bestetik ainitz ikastekoa dugu, eta holako proiektuek balio dute fisikoki baita buruan ditugun mugak kentzeko.

- Prentsaurrekoa agiria  (191 KB) pdf

- Artikulua  (1.4 MB) pdf (Deskargagarri)

- Loturak :
  * Tolosa.eus-en:  undefined"Tolosa eta Uztaritze senidetzearen baitan bi herrietako ikasleentzat memoria historikoa lantzeko tailerrak antolatu dira"
  * 28 kanala:  undefined"Tolosa eta Ustaritz arteko anaikidetzaren baitan eginiko proiektua aurkeztu dute"
  * Tolosaldeko Ataria: undefined Memoria historikoa bidelagun, Tolosa eta Uztaritzeko ikasleak batuta
  * Sud Ouest :  undefined" Mugaz gaineko trukada"
 
                                                            

 

  • Departamenduen  arteko bizikleta  lasterketa

Apirilaren 3an, Herriko etxeak eta AVIRON BAYONNAISk elkarrekin antolatu departamenduen  arteko bizikleta  lasterketa iragan zen Uztaritzeko herrian. 7 aldiz Uztaritze zeharkatu duen 12kmko lasterkaldia izan da. Lasterkarien artean, Tolosako LIMOUSIN-ORIAKO taldeak 3 gazterekin parte hartu zuen gertakizun horretan. Lasterketa hasi aitzin, Aritz BIDEGAINek bertsoak bota zituen ongi etorria egiteko.
Senidetzearen sari bat ere jokoan emana izan da, Uztaritze-Tolosa senidetze elkarteko Peio BERHOCOIRIGOIN kideak Uztaritzeko Jon PELLETRAT irabazleari eman zion. Bi taldeetako gazteen eta arduradunen arteko elkar ezagutza egiteko parada ederra izan zen.
Ekainaren 5an Anoetan (Tolosatik hurbil den herria) Uztaritze eta Tolosako taldeek berriz ere elkar topo eginen dute itzulerako jokaldia antolatua izanen baita, senidetzearen saria jokoan.

BERTSOA :
Igande goiz hau iduritzen zait
frango berezia dela
Egun bi herri juntatu dira
ospatzeko txirrindula
Hor dugu froga muga guzien
suntsitzen ari girela
Uztaritze ta Tolosa dira
Herri bakar bat bezala.

Txirrindulari ainitzek dute
eginen gaurko itzulia
Ta metroz metro ixuriko da
bakotxaren izerdia
Nahiz goiz huntan lasterketara
Chris Froome ez den etorria
Hoberenak irabaz dezala
Uztaritzeko saria.
                                              Aritz BIDEGAIN

 

 

  • San Josepeko ZIRTZILAK

Otsailaren 8an, San Josepe lizeoko 84 ikasle Gipuzkoako TOLOSAKO IHAUTERIETARA joan dira. Ateraldi kultural eta pedagogiko hori ikasle elebidun eta dantza tailerreko gazteekin egin da. Ikasleek, ihauterikari Tolosan antolatutako hainbat animazio deskubritu eta bertako giroa gozatu dute. Informazio gehiagorentzat, San Josepe lizeoko web gunean begiratu : www.saintjo64.fr/saintjo64WP2013/category/actualites/

                           



  • Uztaritzeko ikastolako gurasoek atxiki duten mahaina abenduaren 19an iragan den Tolosako eguberriko azokaren kari.



  • Jondoni Bixintxo eta Hirukide eskolak :

Uda huntatik, Jondoni Bixintxo eta Hirukide eskolak harremanetan sartu dira senidetzearen barnean eramaten ahal diren proiektuak eta trukaketak gogoetatzeko. Horra Tolosako Hirukide eskolako zuzendari Pello Agirrezabal eta hizkuntz normalkuntza arduradun Joseba Antxustegietxartekin egindako elkarrizketa.
         undefined elkarrizketa (telekargatu)

  • Irailaren 12ko bilduma

Tolosarekin sortu ditugun harremanen ondorioz, hamabost bat elkarte Uztaritzera hurbildu ziren 2015eko irailaren 12an larunbatarekin antolatzen zen elkarteen egunaren kari : Galtzaundi euskara elkartea, Altzoan guraso elkartea, Lizardi, Tolosa Kantarikoa eta Udaberri dantza taldea, Katiuska taldea, Box.a kultur elkartea, Udal euskaltegia, Tolosa CF kirolak, Tolosaldeko arraun klubaren ordezkaria, udal Euskaltegikoa,  AEKko irakaslea, bertso eskola, dantza afrikarra. Egunaren bilana baikorra egiten ahal dugu, harrera ona izan zen eta harremanak errazki lotu ziren, hainbat proiektu aipatu izan dira... Bestalde, enpresa desberdinetan bisitak antolatuak izan ziren eta harremanak lotu dira Tolosaldeko eragile ekonomikoekin.
 http://ataria.info/komunitatea/tls_eh/1442245088403

                           

  • Elkarteen eguna… senidetzearen berpizteko aukera

Tolosarekin sortu ditugun harremanen ondorioz, hamar bat elkarte hurbilduko dira 2015eko irailaren 12an larunbatarekin Uztaritzera, elkarteen egunaren kari. Eranskinean aurkituko dituzu hauen zerrenda eta datuak.
Harrera bero eta emankor baten segurtatzeko, goizaren bukaeran lekuan berean egoitera gomitatzen zaituztegu tolosarrekin aperitifa eta bazkaria hartzeko, lagunen arteko giroan. Egun hau hurrengo senidetze proiektuen abiapuntu bat bilaka dadin, denen parte hartzea beharrezkoa da.
Proposatutako erakusmahai eta animazio guzien artean, 9etatik goiti Uztaritze – Tolosa senidetze elkarteak atxikiko du bere argibide mahaia.  Tolosarrei ongi etorria eginen die eta gunearen bisita egiteko laguntza ekarriko die. Beharrez, kontaktuan sartzeko bitartekoa egin dezake .
Argibide guzientzako, gurekin kontaktuan jar zaitezke :
- E-posta : mairie@ustaritz.fr
- Telefonoa : 05.59.93.00.44.

Zuen parte hartzean kontatzen dugu?
Senidetze elkartearekin lankidetzan, Herriko etxea

                                                                        

                                                  - Programa  (23.5 MB) pdf (Telekargatuz)

  • Memorio historikoari buruzko proiektua (egiten ari dena)