Agenda 21

  • Agenda 21 zer da?

Agenda 21: 21. mendeari buruzko ekintza programa bat da. 1992an, Rion iragan zen Lurraren goi bileran 173 estatu buruk onartu zuten. Ekintza programa horren helburua zein da:
     • klima berotzearen aurka borrokatzea
     • Bioaniztasuna zaintzea
     • Baliabideak babestea
     • Lurraldeen eta belaunaldien arteko gizarte kohesioa eta elkartasuna bultzatzea
     • Bazterketaren aurka eta gizakien ongizatearen alde borrokatzea
     • Kontsumo eta ekoizpen molde arduratsuak sustatzea

 

  • Hiru norabide tokiko Agenda 21entzat

•  Ingurumena zaintzea
- Paisaiak, berdeguneak eta gune naturalak, bioaniztasuna
- Ur-inguruneen babestea eta bizkortzea
- Kutsaduren kudeatzea (hondakinak, lurra, airea, azantza...), baita arrisku nagusienak ere.

•  Ekitate soziala eta ingurumena

- Garapen iraunkorra kontzeptuak dio gizarte batek iraun nahi badu, oreka soziala lortu behar duela.
- Ingurumen balioek, adib. bizi inguruneak edo ingurumenaren kalitateak ongizate soziala hobetzen lagundu dezakete.

•  Ekonomiaren eta ingurumenaren eraginkortasuna

- Jarduera ekonomikoek garatzen segitu behar dira baina ingurumenari kalte konponezinik egin gabe eta izariz kanpoko arazorik eta desberdintasun sozialik sortu gabe


  • Gobernantza

Gobernantza tokiko Agenda 21aren zutoina da.
Gobernantza: kolektibitatearen (hautetsiak eta zerbitzuak) eta bere kideen (herritarrak, elkarteak, talde desberdinak...) arteko kontzertazio modu berri baten eraikitzea da.

               - Gobernantzaren xedea, garapen iraunkorrak eskatzen duen gardentasunari, demokraziari eta parte-hartzeari erantzutea da.

  • Izapidearen interesa

               - Agenda 21aren bidez, eragile guziak mobilizatzen, sentsibilizatzen eta elkartzen dira, lurraldea modu eraginkor batean garatzeko.
               - Kolektibitateari, epe labur, ertain eta luzean lan egiteko koadro bat eskaintzen dio, kolektibitatearen ekintza guziak koordinatuz.