Berriak

Bilana bilkura

2014ko hondarrean-2015eko hastapenean, herriko etxeak 6 auzo batzorde sortu ditu. Urte bat baino gehiago funtzionatu ondoren, auzo batzordeak elkarrekin bildu nahi izan ditugu, denen artean bilana egiteko. Bilkura 2017ko urtarrilaren 14ean izan da, eta 6 auzo batzordeetako ordezkariek eta hautetsi erreferenteek bertan parte hartu dute.

Bilana bilkura  (77 KB) pdf(deskargatzeko)

Zirkulazio norabideari buruzko kontsulta – Plazako karrika

2015eko uztailaren 4ean, larunbatarekin, 9etatik eguerdira, Gaztelondoan, Herriko etxeak eta Plaza-Xopolo auzo batzordeak kontsulta bat antolatu dute, eztabaidatzeko Plaza karrikan ibilgailuek zer zentzutan ibili behar duten. Auzoko bizilagun eta profesionalei 3 proposamenen inguruan heien iritzia ematea galdegin zaie (ikus lotuak diren planoak, bi Plaza-Xopolo auzo batzordeak proposatuak, Plazako karrikaren zirkulazio norabidea aldatuko lukeena, eta hirugarren bat orain arteko norabidea atxikiko lukeena). Biziki kontent gara, 150 pertsonek parte hartu eta heien iritzia eman dutelako.

Hona emaitzak:

A- Bulegoaren 1. proposamena: 35 boz

B- Bulegoaren 2. proposamena: 64 boz

C- Orain arteko zirkulazio norabideen alde: 51 boz

Bozkatu duten %66ak ados dira Plazako karrikako gaur egungo zirkulazio norabidea aldatzeko.

Kontsulta horren elementuak kontuan hartuz, herriko etxeak laster erabakiko du zirkulazioa zein zentzutan eginen den. Normalki, lanak 2015eko sartzean eginen dira.

Auzo batzordeak :

Azken auzo batzordea 2015eko otsailaren 6an sortu da. Orain sei dira Uztaritzen.

Auzo batzorde bat sortu den aldi bakoitz bildu den jende kopuru handiak erakusten du Uztariztarrek herriaren bizian parte hartzeko gogo handia dutela. Ez dudatu auzo batzordeetako kideekin harremanetan jartzea, eta zuen ohar eta/edo proposamenak horretarako sortu ditugun emailetara helaraztea.

Bulegoetako kideak, 2017ko urtarrilaren 1ean

Arruntza:
Presidentea: Olivier Etcheverlepo
Presidenteordea: Hélène Marty / Xabi Alberdi
Idazkaria: Valérie Ustaritz / Stéphane Redon

Plaza-Xopolo:
Presidentea: DUHALDE Dany
Presidenteordea: xxxxxx
Idazkaria: ETCHEVERRY Odile

Etxehasia:
Presidentea: Michel Fernando
Presidenteordea: Christian Pieragnolo
Idazkaria: Petra Alzuyet

Heraitze:
Presidentea: Jean LASTIRI
Presidenteordea: Alain LABORDE
Idazkaria: Maitena ETCHEBARNE

Hiribehere-Sokorrondo:
Presidentea: Pantxin DUHART
Presidenteordea: Yves VANDERSCHMITT
Idazkaria: Patricia PLUVINET ; Katia DRIEUX

San Mixel:
Presidentea: Benoit DUVIVIER
Presidenteordea: Jacky LAFITTES
Idazkaria: Bernadette SENDERAIN