2019ko BEROTE HANDIEN KONTRAKO PLANA: PREBENTZIOA ETA ELKARTASUNA

31.05.2019

2004ko ekainaren 30eko 2004-626  legearen arabera, Uztaritzeko herriak berote handiek eragin ditzaketen ez ohiko arriskuei aurre egiteko prebentziorako zainketa eta abisua emateko baliabideak plantan ezarri du.

Prebentziorako xedearekin, Uztaritzeko Laguntza Sozialerako Zerbitzuak oraindanik etxeetan bakartuak diren adineko pertsonen edota elbarrituak direnen zerrenda osatzen ari da, alerta eta larrialdi plana abiatzen den orduko, zerbitzu sozial eta osasun zerbitzuen beharra ukan dezaketen pertsonen zerrenda eskura ukateko gisan.

Hortaz, Uztaritzeko herriak  neurri horrek hunkitu dezakeen pertsona orori bere buruaren ezagutaraztea galdegiten dio.

Argibide gehiagorentzat edo izena emateko LSHZarekin harremanetan sar zaitezkete 05.59.93.38.91 zenbakian