2026ko HERRIKO EGUR MOZKETAK
Uztaritzeko Herriko Etxeak, berotzeko egur salketak eginen ditu.
Egur mozketak oihanean, kudeaketa iraunkor batean egin beharko dira eta ahal bezain bateko segurtasun baldintza handienetan.
2026eko herriko egur mozketen baldintzak hona hontakoak dira :
Soilik 2025 urtean egurrik ukan ez dutenak eta supazterra edo egurrarekin ibiltzen den berogailua duten herritarrek izena emaiten ahalko dute Herriko Etxeko idazkaritzan ( astelehenetik ostiralerat irekitze orduetan), abenduaren 15etik eta urtarrilaren 16rat.
Telefonoz eginen diren izen emateak ez ditugu kondutan hartuko. Lote bakar bat eskainia izanen da familika, eskuragarri diren loteen andanaren arabera mugaturik. Zortean aukeratuko dira izenak 2026ko otsailaren 1ean, igandearekin, goizeko 10:00etan Herriko Etxean (Lapurdi gela), 84, Lapurdiko Plaza.
Lote horiek, ez dira familien beharrentzat baizik atxikiak izanen.
Oihanaz ardura duen herriko batzordeak.hautagaien zerrenda aztertuko du.
Loteek, 8 ezterretako bolumena izanen dute, nunbait han. Lote banaren prezioa : 245,00€.
Zuhaitzak, herriko egur mozlarien esku utziak izanen zitzaizkie baldintza hauetan :
Herriko etxeak mozturik, abarreztaturik eta lote zenbakidunez bildurik izanen dira, sartzeko erratza izanen den gune batean.



