PANPAREN BELARRA KENTZEKO 3. EKINTZA ERREPIRAGARAIKO LAKUAN

03.06.2026

Joan den maiatzaren 21ean, 12 bat pertsona bildu dira Errepiragaraiko lakuaren inguruan Panparen belarra kentzeko. Landare horrek gure biodibertsitatea mehatxatzen du eta alergiak ere sortzen ditu.

Hautetsiak, herriko langileak, biztanleak eta elkarteak elgarrekin aritu dira, herriko hondeamakinarekin eta Open Lande Nouvelle Aquitaine elkarteak utzi tresnekin.

Goizaldi huntako emaitza :
70 bat Panparen belar kenduak eta tokian berean konpostatuak izan dira.

Eta jakinez landare bakar batek milioi bat hazi baino gehiago zabal ditzakeela naturan… keinu bakoitzak balio du.

Milesker nahizko guzieri beren laguntzagatik 

Milesker ere hor ziren elkarteei :

  • AAPPMA de la Nive
  • Conservatoire des Espaces Naturels Nouvelle Aquitaine
  • Open Lande Nouvelle Aquitaine

Elgarrekin, segi dezagun gure natura zaintzen.