ARRUNTZAKO ZENTROAREN ANTOLAKETA

04.12.2025

Arruntzako zentroa berriz antolatzeko obren karietara, Pilotaplazako errepidea hetsia izanen da abenduaren 8tik goiti, eta ondorioz auzoko eta eskolako sarbideak aldatuko ditu.

 

Hesteak

 

  • 2025eko abenduaren 8tik 19rat: errepidea hetsia
  • 2025eko abenduaren 20tik → 2026ko urtarrilaren 4rat: tarteko irekitzea, besten denboran
  • 2026ko urtarrilaren 5ean: berriz hestea, lanak bururatu arte, ontsalaz 2026ko martxoan.

 

Zirkulazioa

 

Zentrorat eta eskolarat heltzeko bideak:

  • Planuiako errepidea
  • Uztaritzeko errepidea

 

Tokiko biztanleentzat, Pilotaplazako errepiderat eta Erdiko Etxeko aparkalekurat joateko bide bakarra: RD 932 errepidea. (ikus lotutako mapa)

 

Garraioak

 

40 linearen eta eskola-garraioen lineen anarteko geldilekuak ez dira aldatuko.

 

Zendako dira obra horiek?

 

Proiektuaren xedea, Arruntza auzoaren erdigunearen hobetzea da, hobeki antolatua eta denendako laketagoa eta orekatua. Tokiaren berrantolaketa, birnaturatze-urrats batez lagundua izanen da.

 

Zure gogo onaz eskerrak aitzinetik emanez.

Gehiago jakin >
PLAN.png (1.3 MB)