APARKATZEA DEBEKATUA

20.07.2026

Uztaritzeko Bestak prestatzeko, atrakzioak muntatuko dira. Horregatik, ondoko aparkalekuetan aparkatzea debekatua izanen da:

Aparkalekuak:
• Herriko Etxeko aparkalekua
• Bilguneko aparkalekua

ASTEARTEA, UZTAILAREN 21ean – 08:00etatik
ASTEARTEA, UZTAILAREN 28an – 08:00etara

Milesker zuen ibilgailua uztailaren 21ean, asteartez, 08:00ak aitzin kentzeagatik.

Besten denbora guzian, zirkulazioa mantendua izanen da. Horretarako, bi noranzkoko zirkulazio berezia ezarriko da Lapurdi plazako aparkalekuaren ezkerreko aldean.

Herriko Etxea, Aisialdi Zentroa eta Mediateka idekiak izanen dira.

Aisialdi Zentrorako, geldialdi laburreko gune bat ezarriko da Bilguneko aparkalekuan, burasoek haurrak segurtasunez uzteko eta hartzeko.

Debekua errespetatzen ez duten ibilgailuak eramanak izan daitezke.

Milesker zuen ulermenagatik eta laguntzagatik.

Besta on deneri!