ARRUNTZA – OBRAK LASTER HASIKO DIRA !
30.04.2025
2025eko maiatzaren 5eko astean, Arruntza auzoaren erdiguneko berrantolaketa obrak abiatuko dira!
Helburuak:
- Eguneroko bizi kalitatea hobetzea
- Oinezko, bizikleta eta autoen zirkulazioa segurtatzea
- Landarediari eta bizi gune partekatuei leku gehiago ematea
- Frontoia eta Plaza Berria inguruan auzoaren bihotza biziberritzea
Obrak bi fasetan eginen dira:
- Maiatzetik uztailera 2025: sareen lurperatzea
- Irailetik otsailera 2026: espazio publikoen antolaketa, landaketak eta altzari berriak
Obraren segimendua ikusgai izanen da: www.ustaritz.fr ("Aktualitateak" atalean) eta herriko sare sozialetan.
Milesker zuen ulermenagatik obra garai huntan!