ARRUNTZAKO ERDIGUNEA : BERRANTOLAKETA BURURATZEN ARI DA

02.03.2026

Arruntzako erdigunearen berrantolaketa-obrak azken fasera sartzen ari dira, bereziki berdeguneen landaketekin, paisaia-antolaketekin, azken bide-egokitzapenekin eta haurrentzako jostoki baten sortzearekin.

Antolaketa horien helburua da bizi-ingurunea hobetzea, joan-etorrien segurtasuna indartzea eta erdigunearen irisgarritasuna guzientzat bermatzea.

Aparkatzea berriz antolatua izan da.

  • Aparkaleku guziak urririk izaten segituko dute.
  • Guneen arabera, aparkatzea librea izan daiteke edo denboran mugatua, eta hala adierazia denean, aparkatzeko diskoa erabiltzea beharrezkoa da.

Aparkalekuaren plan berria  (86.0 MB) pdf (Deskargan) eskuragarri da.

Aparkatzeko diskoak urririk eskuragarri dira Herriko Etxean eta erdiguneko zenbait komertsioren baitan.

Milesker denei zuen ulermenagatik.