ARRUNTZAKOOP

22.07.2020

Tokiko elkartasun berri bat, kalitatezko elikagai iraunkorrak eskuragarri izaiteko

Printzipioak :

  • Bertako produktuak, lehentasunez Bio, eta sasoikoak,
  • Produktu anitzak, « eguneko beharren %80-a », zuen proposamenen arabera,
  • Produktuak erositako ber prezioan salduak, etekinik egin gabe,
  • Elkartasuna kide/bezero eta ekoizle/hornitzaileen artean,
  • Inplikazioa funtzionamendu eta enpresan,
  • Konfientzia kudeaketa eta finantzamenduan,
  • ....Hori guzia argitasun osoan.

Nola ibiltzen da ?

Engaiamendu eta parti katze :

« kontsumo-parte hartzaile » bilakatzea hautatzen duzu : gure araudia izenpetzen duzu, eta urteko 50€-ak pagatzen, gastu finkoentzat (alokairu, asurantza, elektrizitatea…)

Inbestimendu eta kontsumoa :

Zure erosle kondua txekez edo biramenduz betetzen duzu : zure hurrengo erosketen aurrekondua izanen da. Dirutza honek produktuen hornitzea ahalbidetzen du, gostaprezioan.

Soiltasun eta konfiantza :

Zure erosketak diru-zorrorik gabe egiten dituzu : aski duzu zure fitxa pertsonalean erosketen prezioaren idaztea eta egoiten zaizuna kalkulatzea. Ez zira 50€-ren azpira jausten ahal, dirua gehitu behar duzu ahal/nahi duzularik.

Inplikazio eta jendarte on :

Funtzionamenduan parte hartzen duzu : erosketa, produktuen bilketa, idekitze tenoreetan harrera etab., nahiago duzun taldean. Familia bakoitzak hilabetero 3 orenez lan egin behar du urtean zehar.


EZ DUDA, ZATOZ GURE IKUSTERA ASTEARTERO 20:00-ETAN ALDAKURU GELARA,ARRUNTZA-UZTARITZEN

 arruntzakoop(at)gmail.com
https://www.facebook.com/Arruntzakoop