AGAZ (Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroak) – COVID 19a

12.04.2021

Martxoaren 31an Frantziako gobernuak erabaki zituen neurri berrien ondotik, jakinarazten dizuegu soilik ondoko egoeretan diren gurasoen haurrak errezibituko ditugula apirilaren 7an (asteazkenez) eta eskolako oporretan, apirilaren 12tik 23ra:

  • gutienez guraso bat lehentasunezko langilea bada
  • lehentasunezko langilea ez den beste gurasoak ezin badu haurraz arduratu ; agiri bat erakutsi behar duzu non zin egiten duzun ezin duzula telelanean aritu eta haurra zaintzeko beste aukerarik ez duzula.


Atxikirik  (359 KB) pdf, jaso dugun lehentasunezko langileen zerrenda aurkituko duzu.

Ondorioz, eskatzen dizugu:

  • Lehentasunezko langilea ez bazara, apirilaren 7rako eta opor denborako eginak zenituen erreserbak ezeztatzea, Uztaritzeko Herriko etxeko  webguneko familien atarira joanez edo emailez   clsh.ekibegia(at)ustaritz.fr  helbidera idatziz.
  • Lehentasunezko langilea bazara eta aisialdi zentro bat behar baduzu zure haurrentzat, sar zaitez gurekin harremanetan emailez.


Jadanik jakin ezazu apirilaren 7an zuen haurrek bazkaria etxetik ekarri beharko dutela. Eki Begia AGAZen ordutegia ohikoa izanen da: 7:30etik 18:30era

Otoi, erraiguzue guti gorabehera zure haurra/haurrak noiz etorriko den/diren eta noiz joanen den/diren, haurren harrera ahal bezain ongi antola dezagun.
Behar izanez gero,  clsh.ekibegia(at)ustaritz.fr helbidean gaituzue.