« BILTABILA » SALTEGI BERRIA

01.03.2021

Duela hilabete zonbaitzu BiltaBila bere saltegi berrian sartu dela. Urte ainitzez Brik a Brak-ak Kiroletan Uztaritzen edo inguruko herrietan (Itsasu, Kanbo, Baigorri) antolatu ondoren, BiltaBilak permanentzia bat atxikitzen du orain bere saltegian ostiral eta larunbat arratsalde guziz 14ak30tik 17ak30tara.

Jantziak, baxerak, mubleak, liburuak eta beste, salduak dira bertan Integrazio Batzordearen alde, ahalmen urriko ikasleen ikastolatzea laguntzen duen elkartea.

Idekitze tenoreak : ostiral eta larunbatetan 14ak30tik 17ak30tara (neguan), osasun neurriak errespetatuz: gel hidroalkolikoa sartzean, eta maska jantzirik.
Ahalmen urrikoentzat komunak idekiak izanen dira.


Helbidea: 695 Haltsuko Bidea, Larresoron, Errepira ofiziale eremuaren gibelean (Alokaturen ondoan).

Plan  (80 KB) jpgoa