« CAP BIEN-ÊTRE »TAILERREN ZIKLOA UZTARITZEN
25.03.2026
Uztaritzeko GEHZak, ASEPTekin eta Arditeya Vieil Assantza baliabide zentroarekin, 4 tailerreko “CAP BIEN-ÊTRE” zikloa antolatzen du Uztaritzeko Herriko Etxean.
Astelehen goizetan, 9:15etik 12:00etara, 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 18ra arte
Tailer hauen helburua da estresa eta emozioak hobeki ulertzen eta kudeatzen laguntzea, eta eguneroko bizian ongizatea eta osasuna hobetzeko aholkuak ematea.
Programa :
- Apirilak 27 : Emozioak, ongizatea eta osasuna
- Maiatzak 4 : Estresaren kudeaketa
- Maiatzak 11 : Norbere buruarekin ongi bizitzea
- Maiatzak 18 : Besteekin ongi bizitzea
Zikloa bukatuko da bakoitzarekin eginen den telefono bidezko elkarrizketa batekin, programaren balantzea egiteko.
Parte hartzea idekia da sekulan tailer horiek segitu ez dituztenentzat ere.
Parte hartzaileek ziklo osoa segitzeko konpromisoa hartzen dute.
Izena emaitea Uztaritzeko GEHZak :
ccas
ustaritz.fr / Tel.: 05 59 93 38 91



