BIZITEGI-ERAIKIN BATEAN KONPOSTATZEA, SINPLE DA!

11.06.2026

Apartamentu batean bizi zara eta zure hondakinak murriztu nahi dituzu?  Bizitegi-eraikin zolako konpostatzeak sukaldeko hondakinak aise bereizteko eta transformatzeko aukera ematen du, bere bizitegi-eraikinean berean.  

Konkretuki, bizitegi-eraikineko berdegune batean zurezko konpostagailu bat ezartzen da kitorik, Bil Ta Garbi sindikatuko maisu-konpostatzaile baten laguntzarekin. Bere kokalekua jabekidetzarekin zehaztua da.  Ondotik, boluntarioek bertan utz ditzakete beren zurikinak, fruitu- eta barazki-hondarrak edo kafe-hondarrak, emandako biozego baten laguntzarekin, kontsigna sinpleei jarraituz. 

Bizitegi-eraikinean, egoiliar batzuk « konpostatze-erreferente » bilakatzen dira.  Bil Ta Garbik formaturik, konpostagailuaren funtzionamendu egokia segurtatzen dute eta astero funtsezko jestuak zaintzen dituzte: gai lehorren  gehitzea, nahastekatzea, transformazioaren segipena.  Hilabeteek aitzina egin ahala, hondakinak konpost bihurtzen dira.  Urtebete inguru barne, konposta, lore-asketan, loreontzietan edo berdegune komunetan erabil daiteke.

Lekuan ezartzeko errexa, eta etapa bakoitzean lagundurik, konpostatzeak aukera ematen du zikinontziaren edukia nabarmenki murrizteko, eta, aldi berean, ongarri natural bat sortzen du, lekuan berean erabil daitekeena. 

Gehiago jakiteko eta konpostatzen hasteko, igor mezu bat helbide honetara:   biodechets(at)biltagarbi.fr