COVID 19 TXERTAKETA

17.02.2021

COVIDaren kontrako txertaketa-kanpaina aitzina doa Frantzian eta gure tokian.

Pirinio Atlantikoetako departamenduan, 13 txertaketa-zentro antolatuak izan dira, prefetak izendaturik eta gai honen eskumena duen Eskualdeko Osasun Agentziaren zuzendaritzapean.

Duela zenbait asten, Uztaritzeko Herriko etxeak jakinarazi zien osasun agintariei, eskuragarri izanen zela beharrez, txertaketa zentro baten hartzeko. Uztariztar batzuk harremanetan jarri ziren herriko etxearekin, irekitze horren eskatzeko. Ez du herriko etxeak erabakitzen gisa hortako zentro baten irekitzea, baina bai Prefetak ARSarekin loturan.

Jadanik irekiak diren txertaketa-zentroek ez dute nahi luketen bezain bat funtzionatzen, txerto guti baitaude. Ondorioz, ez da irekitze berririk izanen ondoko egunetan.

Txerto-dosi berriak eskuragarri izanen dira txertaketa zentroetan. Honi esker, denbora tarteak proposatzen ahalko dira dauden zentroetan  www.santé.fr webgunearen bidez. Epe ertainez, txertaketa dispositibo berriak antolatuak izanen dira eta etxeko medikuek eskaintzen ahalko dute biztanleriaren zati handiago bati.

Bitartean, oroitarazten dizuegu Uztaritzeko GEUZak txertaketa-zentroetara joateko joan-jinak segurtatzen dituela, nekez lekualdatzen diren pertsona bakartientzat. Beharra izanez gero, jakinaraz iezaguzue lasai.

Azkenik, oroitarazten dizuegu Uztaritzetik hurbilenak diren txertaketa-zentroak, Baionan, Miarritzen eta Donibane Lohizunen direla. Izen-emateak online egiten dira  www.santé.fr webgunean edo 0800 009 110 zenbakira deituz.