GURUTZE GORRIA - SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

08.11.2019

Frantziako Gurutze Gorria laster jinen da zuen hiriko jendearen ikustera.
 
Gurutze Gorriak publiko zabalari zuzendu sentsibilizazio kanpainak antolatzen ditu.
 
Hainbat egunez, elkarteko taldeak zure hiriko jendearen etxera joaten dira eta Frantziako Gurutze Gorriak burutzen dituen ekintzak presentatzen dituzte, sustengu erregular gehiago ukaiteko xedez.
 
Talde horiek aise ezagutzen dira, Gurutze Gorriaren txartela eta jantzia baitute; atez ate pasatzen dira. Elkarteak burutzen dituen aktibitate desberdinak presentatzen dizkiote jendeari, emaile erregular gehiago ukaiteko xedez. Parte hartu nahi duten pertsonek agiri bat beteko dute eta engaiatuko dira hilabete oroz gutienez 15 euroren ematera, biramendu automatikoz. Bisita horietan, ez da neholaz ere eskudirurik edo txekerik eskatzen.
 
Elikadura eta jantzi alorretako laguntza, Samu soziala, adineko pertsonen bakartasunaren kontrako lana, Alzheimer inguruko pausa, sokorri postuak, nazioarteko ekintzak, presoei eman laguntza... Frantziako Gurutze Gorriak burutzen dituen ekintzak beti onartuak dira, baina batzuetan gaizki ezagunak; alta, zinez anitzak eta zabalak dira. Elkarteak 1 000 lekuko unitate eta 58 000 borondate oneko laguntzaile biltzen ditu.
 
Gurutze Gorriak, sekula baino gehiago, denen elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren beharra badu, pertsona ahulenen laguntzeko burutzen dituen ekintzak segitu ahal izateko. Emaile erregularrak funtsezkoak dira elkartea ongi ibil dadin: baliabide iraunkorrak segurtatzen dituzte, urgentziazko kasuetan zalutasun handia ahalbidetuz eta epe luzeko garapen programen plantan ezartzeko ahala emanez.
 
Segi gaitzazu:
 http://www.croix-rouge.fr  
 http://pourvous.croix-rouge.fr
 https://www.facebook.com/fr.CroixRouge 
twitter.com/CroixRouge