IPAR EUSKAL HERRIKO ELIKADURA-ERANTZUNEN DESAFIOA

18.04.2024

Laugarren urtez segidan, Euskal Itsasbazterreko eta Ipar Euskal Herriko IEZIek, Euskal Elkargoarekin elkarlanean, DECLICS Elikadura erronka antolatzen dute. Erronka horrek sei astez iraunen du, eta Klima Planaren eta Ipar Euskal Herriko Hazkurri Proiektuaren barnean kokatzen da.

2024ko apirilaren 29tik ekainaren 22ra, Ipar Euskal Herriko biztanle guziak akuilatzen dira beren elikadura-jokabideak hobetzeko eta elikadura iraunkorraren alde egiteko desafioak altxatzera, erosketetatik hasi eta hondakinen tratamendura arte, aurrekontua emendatu gabe eta jestu ekologiko sinpleak plantan ezarriz.

Desafio hau denek altxa dezakete –dela bakarrik, dela bikotekidearekin, dela seme-alabekin edo gabe, dela alokatzaile edo jabe–, eta urririk!

Izena emateko, mezu bat igorri behar zaie erronkaren animatzaileei, eta haiek galdera guziei erantzuten ahalko diete:

Izen-emateko epea 2024ko apirilaren 29an bururatzen da.