ARRUNTZAKO OBREN HASTEA
16.09.2025
Arruntza barnearen berrantolaketa-lanak 2025eko buruilaren 22an hasiko dira.
Proiektu honen helburua da, burgua ororendako laketagoa, seguragoa eta atseginagoa bihurraraztea.
Obrak fase ezberdinetan eginen dira, zirkulazioa atxikitzeko eta tokiko biztanleen joan-jinak bermatzeko.
Desbideratze batzuk antolatuak izanen dira :
- Desbideratze 1 (2.0 MB)

- Desbideratze 2 (2.2 MB)

- Desbideratze 3 (1.3 MB)

Autobus-geldilekuak tokiz aldatuak izanen dira obren denboran:
- 40 Linearen eta eskola-linearen kasuan, geldilelua Uztaritzetik etortzerakoan den bide-adarrean izanen da eta bigarren geldilekua, Baionatik datozenendako, Uztaritzerat doan bide-adarrean eginen da.
- Autobus geltokia (220 KB)

Zure gogo onagatik eskerrak aitzinetik emanez !
Lanaren finantzamendua :
Proiektu honek hainbat erakunde publikoren sostengu ekonomikoa dauka, eta Uztaritzeko herriak eskertzen du laguntza hori.
Cofinantzatua izan da honela :
- Estatua (DETR) : 70 244 €
- Euskal Herriko mugikortasun sindikatua (Adour barne) : 26 114 €
- Uztaritzeko herria : 353 027 € HT
Beste diru-laguntza baten eskaria ere egin da, 120 321 €-koa, Fonds Vert – France Nation Verte izeneko programarengandik.




