EDATEKO UR SAREAREN ALDARATZEA/ERREBERRITZEA

22.06.2021

2021eko ekainaren 28tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak edateko ur sarearen Aldaratze eta erreberritze obrak eginen ditu Uztaritze herrian.

Ustez 6 astez iraunen duen operazio honek, zirkulazio eragozpenak sortuko ditu zure eskualdean.

Eragozpenak mugatzeko, zirkulazioa txandaka eginen da 3, departamentu-errepidean, 2021eko ekainaren 28tik, 2021eko abuzturen 6ra. Txandakatzea ezartzeko printzipioa balioztatua izan zen, Uztaritzeko Herriko etxearekin eta honen hautetsiekin.

Xantieretik hurbiltzerakoan, auto gidariek bitarteko seinaletika zorrozki errespetatu beharko dute, hau aldatua izan bait daiteke xantieraren aitzinatzearen arabera. Duhalde enpresako obra kudeatzailea zure esku egonen da, xantieraren aitzinamenduari lotua den edozein xehetasunen emateko.  

Obra horiek, zaharkitua den edateko ur sarearen hodi baten aldaratzeko eta erreberritzeko dira. Hodi berri bat lekuan ezarria izanen da osoki eremu publiko azpian, sarearen hobetzeko eta sarearen ustiatzea baldintza onetan bermatzeko.

Zure gogo onaz eta pazientziaz aitzinetik eskerrak emanez.


Edozein gertakizunen menturan, dei dezakezu:
Euskal Hirigune Elkargoa – GURE URA, Errobi / Errobi-Aturri - 05 59 70 34 35 /  www.communaute-paysbasque.fr