« IKASTE UDALEKUAK » DISPOSITIBOA

10.09.2020

Uztaritzeko Herriko etxeak esperientzia berriz bideratzen du ! Estatuak, osasun egoeraren ondorioz urgentzian plantan eman zuen « Ikaste Udalekuetan » dispositiboan parte hartzen du.

Estatuak eta Uztaritzeko Herriko etxeak hitzarmen bat adostu dute. Honi esker, haurrak eta gaztetxoak udako egonaldi labelizatuetara joanen dira, %100etara hel daitekeen diru parte hartzea ukanez.

Uztaritzeko herriko etxeak bakantzetara joateko gutizia duten haur/gazte horien eta beren familien laguntzeko gogoa agertu du.

Uda honetan, herriko gaztetxoak bakantzetara joan dira ohiz kanpoko laguntza horri esker.

Dispositibo hau 3-15 urte arteko haur eta gaztetxo uztariztarrei zuzendua zaie, Estatuak finkatu dituen irizpideen arabera.

Egitarauan, aktibitate jostagarriak eta pedagogikoak ! Horiek oro, haurrak beren bakantzetaz goza eta balia daitezen.

Horren abantaila ukaiteko,  zure esku den Uztaritzeko Gazte Informazio Gunearekin harremanetan jar zaitez : 05-59-70-52-60 / pij@ustaritz.fr
 pij(at)ustaritz.fr