HERAITZEKO ESKOLA – IKASLEEK EGINDAKO AUDIO-GIDA

11.06.2025

Heraitzeko eskolako CE1-CE2 eta CM1-CM2 gelako ikasleek egitasmo original eta ausarta eraman dute aitzina: auzoko monumentuak aurkezten dituen audio-gida baten sortzea. Urte osoan lan egin dute horren inguruan, eta horri esker, haurrek tokiko ondarea ezagutzeko eta balioztatzeko parada ederra ukan dute.

Nicolas Chapelle margolari artistarekin lagundurik, auzoko leku esanguratsuenak erakusten dituen karta marraztu bat egin dute.

Lan hori osatzeko, Marie-Christine Amestoy andereak azalpen historiko xeheak ekarri ditu ondoko monumentuen inguruan:

  • Garbitokia
  • Eskola
  • Kapera
  • « Larreguienia jauregia »
  • "Notre-Dame de la Nive" eliza
  • Kare-labe zaharra

Audiogidaren lotura : izi.travel/fr/browse/a1d2351c-03ba-4f3a-9cc7-8d0307231b14/fr