2020KO HERRIKO HAUTESKUNDEAK

26.11.2019

Herriko hauteskundeak 2020ko martxoaren 15ean eta 22an iraganen dira.

Delako hauteskundeetako bozkatze zerrendetan izen emate molde berri batzu indarrean ezarriak izanen dira
 
 
HAUTESKUNDE HORRETAN ALDATZEN DENA:

- Izena eman dezakegu, bozketa baino aintzineko 6. ortziralea arte. 2020ko herriko hauteskundeentzat, izena bozkatze zerrendetan sar dezakegu 2020ko otsailaren 7raino (lehengo araua ez zen hala, hauteskunde urtea baino aitzineko abenduko 31a aitzin izena ematea manatzen zuen). Abenduaren 31ko eguna ez da beraz gehiago indarrean.

- Herritarrak bere hauteskunde egoera egiazta dezake zuzenean webgunearen bidez. INSEEaren esku utzia izan den hauteskundearen aurkibide bakarraren plantan ematearen ondorioz, herritar bakoitzak egiazta dezake bere izena zerrendan sartua denez eta zein bozkatze bulegotara joan beharko duen, helbide honetan:  https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/services-en-ligne-et-formulaires/ISE 
 
- Izen emate orokortua webgunean. Edozein herritarrak, non nahikoa izan dadien bere bizitza herria, bere izena service-public.fr webgunean eman dezake.