HERRIKO HAUTESKUNDEAK - HAUTESLE-ZERRENDETAN IZENA EMATEAK

29.01.2026

Herriko hauteskundeak martxoaren 15ean eta 22an iraganen dira.

Bozkatu ahal izateko, hautesle-zerrendetan izena emana izan behar da.

Izena emateko azken egunak :

  • Interneten bidez : otsailaren 4a arte, asteazkenarekin
  • Herriko etxean edo postaz : otsailaren 6a arte, ostiralarekin

Egoera bereziak - epea luzatua

Izena emateko epea martxoaren 5era luzatua da, ondoko egoera batean bazaude :

  • 18 urte bete dituzu eta ez baduzu herritar errolda egin,
  • berriki etxez aldatu baduzu
  • berriki frantses herritartasuna eskuratu baduzu
  • bozkatzeko eskubidea berriki berreskuratu baduzu.

Hautesle-zerrendetan izena ematea derrigorrezkoa da bozkatu ahal izateko.

Hau egin dezakezu

Informazio gehiagorentzat, herriko etxera hurbil zaitezke.