« ELKARREKIN, FAMILIAN »

24.09.2026

Familian partekatzeko, ikasteko eta libertitzeko eguna

“Elkarrekin, familian”: Errobi lurraldeko familiendako hitzordua urriaren 10ean

2026ko urriaren 10ean, larunbata, Errobi lurraldeko familiak urririkako egun handi batean parte hartzera gomitatuak dira, partekatzearen, ezagutzaren eta lagun artekotasunaren lelopean antolatua. “Elkarrekin, familian” izendaturiko ekitaldia Errobi Eremuko Burasotasunaren Hitzorduen ildotik doa, denei irekiak diren ekintzen bitartez burasoak sustatzeko eta familia-lokarriak indartzeko xedea duen urraspidea.

10:00etatik 16:00etara, ttipi eta handiek ekitaldiz, tailerrez eta trukaketez beteriko egitarauaz gozatzen ahalko dute, burasotasunaren sareko partaide ugarik proposaturik.

Bakoitzak bere ibilbidea eraiki dezan, ekitaldia sei ardatz nagusiren inguruan antolatua da:

  • Jolas gaitezen elkarrekin
  • Mugi gaitezen elkarrekin
  • Ezagut dezagun elkarrekin
  • Jan dezagun elkarrekin
  • Sor dezagun elkarrekin
  • Uler dezagun elkarrekin

Familiak libreki ibiltzen ahalko dira gune desberdinetan eta 0-10 urteko haurrei eta haien burasoei egokituriko jarduera ugaritan parte hartu: gizarte jokoak, zurezko jokoak, lehen haurtzaroaren gunea, sorkuntza tailerrak, irakurraldiak, animalia-bitartekaritza, yoga, niniak eramateko eta igurzteko tailerrak, zentzumen-tailerrak, sukaldaritza, euskara ikasteko lehen saioa edota izadiaren ezagutza.

Jarduera jostagarriez gain, 2 hitzaldi ere proposatuak izanen dira:
- 10:15ean, ergoterapeuta batek ergoterapiaren helburua ezagutzeko, 8 zentzumenen garrantzia ulertzeko eta haurren loratzeari egokituriko ingurumena antolatzeko ideia zehatzak biltzeko bidea eskainiko dizue.
- 11:30ean, erizain-haur artatzaile batek esku hartuko du lokarri afektiboen, segurtasun emozionalaren gaiari buruz eta haurrak konfiantzan hazten laguntzeko giltzak emanen dizkie burasoei, aginpidea eta ongizatearen arteko oreka egokia aurkituz.

Azkenik, informazio guneek lurraldeko eragile desberdinekin topatzeko aukera emanen diete familiei: familia-bitartekaritza, FaLK, Ahalmen Urrikoendako Baliabideak eta burasoen laguntzean engaiatuak diren beste partaideak.

Lekuan berean jateko aukera ere izanen da janari kamioiei esker.

Une goxo eta bateratzaile baten gisan pentsatua, egun horrek familien ongizatea sustatzeko xedea du, topaketa, partekatze eta ezagutza eremu bat sortuz, eta buraso eta haurren arteko lokarriak indartuz.

Baliagarria:
Gomita luzatua zaizue JATSUko erabilera anitzeko gelan eta trinketean (Trinketeko bidea, 78.). Urririkako aparkalekua lekuan berean - Txik Txak autobus geldilekua (Eskaera Bidezko Garraioa). Sartzea libre, izena eman gabe, 10:00etatik goiti.
Xehetasunak: 06.66.94.28.66