MENAIUEN BALIABIDEEI ETA BIZI BALDINTZEI BURUZKO IKERKETA

08.04.2019

2019ko apirilaren 15etik ekainaren 22ra, INSEEk ikerketa bat eginen du menaiuen baliabideei eta bizi baldintzei buruz.

Delako ikerketa, Europako estatistika baliabide batean sartzen da eta menaiuen baliabideak, karguak eta aloimendu baldintzak, bai eta formakuntza, lana eta gizabanakoen osasuna neurtzen ditu.

Zure herriko menaiu batzu galdezkatuak izanen dira. Haien galdezkatzeko misioa duen INSEEko inkestagile bat harremanetan jarriko da haiekin. Frogatzen duen karta ofizial bat erakusteko gai izanen da.

Aitzinetik eskertzen zaitugu eginen diozun harrera onaz.

Ikerketak talde erakuskari bat hartzen du zenbait urtez, menaiu horietarik zenbait jadanik parte hartu baitute iragan bilketetan eta ondorioz dispositibo hori ongi ezagutzen dute.