« IBILBIDEAK ETA JATORRIAK 2 » INKESTA

23.12.2019

INSEE-k, INEDekin partaidetzan, estatistiko eta ikerketa inkesta bat daramate, Frantziako biztanleei buruz (Ibilbideak eta Jatorriak 2).

Inkesta hori, 2008-2009an egina izan zen inkesta baten segida da. Bere helburua da Frantzia metropolitanoan bizi diren jendeen bizi baldintzen eta giza ibilbideen ikertzea, beren jatorriaren eta beste ezaugarri batzuren arabera (adina, sexua, giza ingurumena, auzoaldea, etab.).

Gure herrian, biztanle batzu galdeztatuak izanen dira. Horietarikoa baldin bazira, INSEEko inkestagile bat harremanetan jarriko da zurekin. Sinesgarritasuna frogatuko duen xartel baten erakusteko gai izanen da.

Eginen diozun harrera onaz eskertzen zaitugu aitzinetik.