ESKOLEN BERRIZ HASTEA, MAIATZAREN 12AN, ONGI IRAGAN DA…

22.05.2020

Lehendakariak deskonfinatze data eta lehen mailako eskolen berriz irekitzea jakinarazi orduko eta, Eskolako Bizia zerbitzuko taldea lanean hasi da, 3 eskola publikoetako eta 2 eskola pribatuetako zuzendariekin hurbileko lankidetzan arizanez, ohiz kanpoko eta betebeharrez inguratua zen eskola sartze hau ahal bezain ontsa iragan zedin.

3 eskola publikoentzat, Herriko etxearen egitekoa baita manatuak diren osasun arauak hauei errespetaraztea, eskola bakoitzak neurtu du zein mailetako haurrak har ditzakeen, herriko etxeak bere laguntza ekarriz herriko agenteak esku utziz eskola denboran. Haatik, ama eskoletako 3 mailetako haurrak ez dira hartuak izan.

Oroitarazteko: lehentasunezko langile gisa ekarriak diren 2 burasoen haurrak (izenen zerrenda xehea prefeturan) eta ez direnak berriz hasiko direnen mailetan, baitezpada hartuak izanen dira.
Haurrak klasetan bazkalduko dira, mementoko etxetik ekarriko dutena janez, eta maiatzaren 18tik goiti, asteazkena, dispositiboa haratxago joanen da, herriko zerbitzu hornitzaileak bazkari hotzak emanen baititu. Herriko etxeak beregain hartuko ditu bazkari berezi hauen hesteko gastuak.

Eskolaren inguruko goizeko eta arratseko harrerak segurtatuak dira. Herriko agente guziak deituak izan dira eta bakoitza eskola batean ezarria izan da, argiki identifikatua den erreferente bat izanez. Asteazkenetan, harrerak eskola bakoitzean egiten dira, eskoletako haurren arteko nahasketak saihesteko, Estatuak manatu duen arabera.