EUSKO EGUNA

07.04.2026

Ohiko hitzordu igurikatua bilakatu da Eusko Eguna. Aurtengoa ere edizio alai, herrikoi eta engaiatua izanen da, Ezpeletako merkatu estalian, apirilaren 18an, larunbatean.

Egun osoan, herritarrak, kideak eta kuriosak gomit izanen dira tokiko monetaren eta lurraldeko alternatiben alde elkartzera. Eguna animazioz beteko da egitarau oparo eta eskuragarri bati esker, eta gauean kontzertu bikainak izanen dira: Zetkin, Belako eta Su Ta Gar.

Egitarau osoa eta kontzertuetako txartelen aurresalmentak  euskalmoneta.org