UR ZIKIN-SAREAREN HEDATZEKO - BELHARITZAKO ERREPIDEA

27.10.2025

2025eko urriaren 22tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak ur zikinen saneamendu-sarea hedatzeko lanak eginen ditu Uztaritzeko Belharitzako errepidean (RD 932).

Ustez 4 aste iraunen duten obrek, zirkulazio-trabak eraginen dituzte:

  • Aldizkako zirkulazio-argiak ezarriak izanen dira RD 932an
  • Obrak gauka iraganen dira urriaren 22tik 24ra (jendarmeriako biribilgunearen heinean)
  • Aparkatzea debekatua izanen da xantieraren eremuan
  • Tokiko biztanleen etxerako sarbidea atxikia izanen da.

Erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte xantieraren denboran lekuan ezarriak diren aldi baterako seinaleak.

Euskal Elkargoak egiten dituen lan horiek, sektoreko saneamendu-sarea hobetzeko helburua dute.

Ahal duen guzia egiten du traben murrizteko.Edozein galdera izanez gero, Euskal Elkargoaren Errobi / Errobi-Aturri sektoreko Ur- eta saneamendu-zerbitzua dei dezakezu: 05 59 70 34 35.

Zure gogo onagatik eskerrak emanez