OIHANA: HONDARKINAK – EGUR MOZTEAK - IREKITZEA

14.05.2020

MEMENTO HONETAKO IDEIA TXARRA: HONDARKIN BERDEAK OIHANEAN BOTATZEA

Udaberriko egun eder hauetan baratzeko lanak ohikoak dira eta hondarkin berdeen kopurua nabarmenki emendatzen ari da oihanetan. Uste komunaren kontra, arrunt debekatua da hondarkin berdeak ingurumen naturalean botatzea, eta 1 500 €-ko isunaz zigortua izan daiteke. Oihaneko zolak andeatzen dira eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren landare inbaditzaileak anizten dira horrela...

Oihanekoak ez diren hondarkinak oihanetan?

Konfinamendu hastapenetik hondarkin berde metattoak ageri dira, baina batzuetan meta handiagoak ere, bide bazterretan utziak edo oihaneko leku deskart batzuetan.
Batzuek uste dute ingurumen naturalean botaz geroz, usteltzean, lurra aberastuko dutela. Hondarkin kopuru handiak ofiziokoek dituzte nagusiki botatzen, hondarkintegiko gastuak ez ordaintzeko. Uste ukaiten ahal da hondarkin berdeak oihanean uztea kaltegabekoa dela fauna eta florarentzat, baina horrek oihaneko zolak andeatzen ditu.

Lurren asfixia, landare inbaditzaileak, etab.

Lorategietako hostoak maiz landare apaingarrietatik datoz, eta oihanean diren mikroorganismoek denbora franko ematen dute horien humus bihurtzeko. Gainera, oihanean utzi meta ttipietako orratz lodiek, moztu belarrak eta hostoek (oihanekoak izan ala ez), zola itotzen dute lekuka. Kasu batzuetan “transformazioa” ongi ibiltzen baldin bada ere, hondarkinak botatuz geroz aberasten den lurrak flora eta fauna aldatzen ditu. Horrek fauna “oportunista" erakar dezake (basurdeak), baina ere landare inbaditzaileen garapena erraztu (japoniar biper-belarra, adibidez), eta hauek oihaneko ekosistemaren nahasmenduaz baliatzen dira.

Jokabide bakarra: jarrera arduratsua ukaitea, herritar gisa jokatzea, oihanetan hondarkinik batere bota gabe. Elkarrekin, oihanak zain ditzagun.

Ipar Euskal Herriko hondarkintegiak berriz irekitzen ari dira. Argibide gehiago: rdv-decheterie.fr

Uztaritzeko oihanari buruz harremanetan sartzeko:
Christophe CHOPIN, Lekuko Oihan Teknikaria: christophe.chopin@onf.fr / 06 15 55 34 81

EGUR MOZTAILEEI OHARRA:

Egur mozte lanak (egur lotak) berriz has daitezke 2020ko maiatzaren 11tik goiti.

 

OIHANEN BERRIZ IREKITZEA - ERABILBIDEA

Oihanak berriz irekitzen dira prebentziozko neurri batzuekin, Covid-19 gaitzaren kontrako borrokak segitzen baitu. Bakoitzak manera arduratsuan behar du jokatu oihanean. Gune natural zabal horiek, bidexka eta xendra ugariek eta harrera gune zabalek beharrezko baldintzak eskaintzen dituzte osasun publikoko aginpideek gomendatzen duten urruntasun fisikoaren errespetatzeko.

Argibide gehiago ukaiteko:  www.ustaritz.fr