G7 – TRENEN JOAN-JINAK ALDATUAK

17.07.2019

Miarritzen 2019ko agorrilaren 24tik 26era iraganen den G7 gailur bilkurak, segurtasun neurri bereziak manatzen ditu, gertakizunaren ongi iragatearen segurtatzeko.

Trenen harat-honatak araberan moldatuak izanen dira eta geltoki batzu hetsiak izanen dira, denboraldi osoan.

ZEIN ONDORIO?


Miarritzeko, Baionako, Getariako, Bokaleko, Hendaiako Dunba Harrietako geltokiak publikoari hetsiak izanen dira 2019ko agorrilaren 23tik, ortziralea, agorrilaren 26ra, asteleheneko 16:00ak arte.

Oharra : SNCFeko talde batzu baratuak izanen dira Baionako eta Miarritzeko geltokien harreretan, argibideen emateko eta lekuko segurtasunaren berme egoteko.

Behako bat trenen zirkulazioari buruz:

Baiona / Hendaia ibilbidea :

TER: tren bakar bat ere ez da ibiliko eta autobusezko ordainik ez da izanen hetsiko diren geltokietan ; Autobuzezko ordainezkoa izanen da Ipar Landetako, azken geltokia Ondres-en.

AHT: Parisetik etorriko diren eta Miarritzera buruz joanen diren 7 AHT ibiliko dira, agorrilaren 23an, ortziralearekin. Iruneko AHTeen azken geltokia Hendaian.

Tolosa / Baiona ibilbidea : tren guzien zirkulazioa Pauen geldituko da.

Bordele / Akize / Baiona : trenen abiatzeak / heltzeak Akizen.

Baiona / Donibane Garaziko ibilbidea : TERik ez, autobusezko ordaina Akize / Kanbo / Garazitik gaindi

G7ari buruzko argibide gehiagorentzat:
•    www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr
•    Interneten: www.ter.sncf.com/nouvelle-aquitaine
•    www.sncf.com
•    Telefono mugikorrean : urririk telekarga daitekeen SNCF appliaren bidez
•    Telefonoz: ALLO TER Akitania-Berria (0 800 872 872, dohako deia astelehenetik ortziralerat, 06:30etik 19:30erat, ALLO TGV eta lntercités (0 805 90 36 35)
•    Twitterren: twitter.com/ternouvelleaq; @SNCF TGVarentzat eta lntercités
•    Geltokietan eta bornuan: afitxatzea eta argibideak agenteei galdeginez

Info trafic : Zirkulazioa 2019ko uztailaren 23tik agorrilaren 26ra – Baiona / Garazi (telekargatuz)  (519 KB) png